Ekitaldia
Proiekzioa: Ainarak
2024/05/02 19:30 - 21:00
Dokumental hau Ainarak transmedia proiektuaren inguruan ari dira lantzen, ondarea berreskuratzeko proiektu zabalago baten parte baita. Lan horren emaitza, gainera, ainarak.eus webdoka izan da. Horren bidez, sustatzaileek genero- eta urte-sasoiko migrazio-mugimendu horren memoria berreskuratzeko lan egiten dute, protagonistentzat eraldaketa sakoneko, kultura-trukeko eta heldutasuneranzko esperientzia pertsonaleko prozesua baitzen.
2020ko urritik 2021eko ekainera Nafarroan, Aragoin eta Zuberoan grabatutako filmak toki ikusgarriak ditu: Erronkari, Ansó eta Hecho haranak; Cinco Villas eskualdea; Santa Grazi, Maule-Lextarre, Donapaleu, Bidankoze, Burgi, Erronkari, Izaba, Urzainki, Ezkaroze, Otsagabia, Jaurrieta, Luesia, Juslibol, Zaragoza eta Iruñea.