Zer da BMP?

Enpresako lana eta baserrikoa modu profesionalean bateragarri egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak diseinatu duen laguntza programa esperimentala.

Herritarren Batzarreko eskaera bati erantzunez, baserritarrek eta enpresak landu duten ekimen honek 6 urteko iraupena izango du.

Esperimentala den ekimen honek jardun anitzetan aritzea dakar, % 50eko lanaldi-murrizketa proposatzen du ekimenak, interesdunak jarduera hori baserriko lanekin bateragarri egin ahal izan dezan modu profesionalean, diru-sarrerak bi jardueretatik etor daitezen. Lanaldi osoan lanean ari den pertsonarentzat, %50eko lanaldi-murrizketa suposatuko du. Aldiz, enpresa batean sartzera doan pertsonarentzat, lan-kontratua, zuzenean, lanaldiaren %50ekoa izatea suposatzen du.

Baserritarrak

Nork egin dezake eskaera?
Profil 1
  • 18 urte beteta izatea eta 55 urte gainditu gabe izatea BMP programan sartzeko eskaera berrietarako deialdiaren urtean.
  • Besteren konturako langilea izatea helburu sozialtzat nekazaritza jarduera ez duen enpresa batean. Bazkide langileen kasuan, 10 bazkide edo gehiago dituzten entitateetako bazkide langilea izatea.
  • Antzinatasuna gutxienez 18 hilabetekoa izatea eta lanaldi osoan aritzea.
  • Ustialekua Gipuzkoan kokatzea, enpresa beste lurralde batekoa izan daitekeen arren.
Profil 2
  • 18 urte beteta izatea eta 55 urte gainditu gabe izatea BMP programan sartzeko eskaera berrietarako deialdiaren urtean.
  • Helburu sozialtzat nekazaritza jarduera ez duen enpresa batean sartuko bada, lan-kontratu mugagabe berri bat, lanaldiaren % 50ekoa, hitzarmenaren arabera. Kasu horietan, onuradunaren jarduera nagusia ezingo da nekazaritza izan.
  • Ustialekua Gipuzkoan kokatzea, enpresa beste lurralde batekoa izan daitekeen arren.
Ezin izango dute eskaera egin:
  • Nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko lehen instalaziorako laguntzarik jaso dutenak (GazteNek).
  • Nekazaritza jardueratik eratorritako baliaezintasun absolutuagatik edo baliaezintasun osoagatik pentsioa jasotzen dutenak.
  • 10 bazkide baino gutxiago dituzten enpresetako bazkide langileak.
  • ATP direnak.
Ebazpenaren balorazio irizpideak
  • Nekazaritza jardueran ari den edo arituko den pertsonaren adina (eskaera aurkezteko epea amaitzen den egunean):
    • 31 urte baino gutxiago: 85 puntu.
    • 31 urte edo gehiago eta 41 urte baino gutxiago: 50 puntu.
    • 41 urte edo gehiago eta 56 urte baino gutxiago: 20 puntu.
  • Emakumea izatea: 15 puntu.

Puntuetan berdinketa gertatzen bada, gazteenak lehenetsiko dira.

Dirulaguntzak

Interesdunek 40.000 euro jasoko dituzte, bi ordainketatan banatuta: bata programaren hasieran eta bestea hirugarren urtean.

1. dirulaguntza (programaren hasieran)

20.000 € kobratzeko bete beharreko baldintzak:

  • Ustiategiko titularra edo bazkide-langilea izatea.
  • Gizarte Segurantzako dagokion erregimen berezian izena emanda egotea.
  • BMP hitzarmena sinatu enpresaren eta langilearen artean.
  • Bideragarritasun-plan bat aurkeztea, kudeaketa-zentro batek abalatuta:
    • 6 urteren buruan 13.300 euroko marjina garbia.
    • 0,5 NLU lortzea aurreikusten duena.
2. dirulaguntza (programaren 3. urtean)

20.000€ ko bigarren laguntza kobratzeko bete beharreko baldintzak:

  • Eskaera egin.
  • Gaitasun profesionala egiaztatu, 100 eskola ordu edo ikasketak izanda.
  • Ustialekuko titularitatea mantendu.
  • Nekazaritza Gizarte Segurantzan altan emanda egon.
  • Enpresarekin BMP hitzarmena indarrean jarraitzea.
Konpromisoetatik salbuesteko arrazoiak
  • Onuraduna hiltzea.
  • Onuradunaren iraupen luzeko lanerako ezintasuna.
  • Ustiategi osoa edo zati handi bat desjabetzea, baldin eta desjabetze hori ez bazen aurreikusten eskaera aurkeztu zen egunean.
  • Hondamendi natural larria edo fenomeno meteorologiko larria, ustiategian eragin larria izan duena.
  • Aziendarentzako ustiategiko eraikinak ustekabean suntsitzea.
  • Ustiategiko azienda edo labore guztiak edo batzuk kaltetu dituen epizootia, landare gaixotasunaren agerraldia edo landare-izurritearen presentzia.
  • Interesdunak aurreikusitako betebeharrak ez betetzean ez duela erantzukizunik froga dezakeenean.
Ez badira baldintzak betetzen

Lehen hiru urteetan:

  • Laguntzaren lehen ordainketa egin eta hurrengo 3 urteetan ez-betetzea gertatuz gero (uztea barne), jasotako laguntza osoa itzuli beharko da (20.000€).

Bigarren ordainketa eta programaren amaiera artean:

  • 2. ordainketaren eta programaren amaieraren arteko epean konpromisoak betetzen ez badira, 2. ordainketan jasotako laguntza itzuli beharko da (20.000€).
Programaren sei urteak igaro ondoren

Sei urteko aldi hori amaitu baino sei hilabete lehenago, langileak enpresari jakinarazi beharko dio: lanaldi osora itzuli nahi duen, lan kontratua % 50eko jardunaldira aldatu nahi duen edo lan kontratua deuseztatu nahi duen.

Laguntzaren eskaera egiteko modua
  • Eskualdeko nekazaritza bulegoan: Nekazaritza ustiategiaren kokapenari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan, sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboaren bidez, horretarako dagoen berariazko inprimakia erabilita.
  • Internet bidez: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez, dirulaguntzen atarira sartuz sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboaren bidez, horretarako eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabilita.

Enpresak

Eskaera egiteko baldintzak
  • Nekazaritza jarduera objektu sozial gisa ez izatea.
  • Bi alderdiak (enpresak + langileak) sinatutako loteslea den aurreakordioa aurkeztea.
Eskaeraren onarpena burutzeko baldintzak

BMP hitzarmena sinatu langilearekin.

  • Hasi berria bada, %50eko lanaldian, edo
  • Lanaldiaren %50 murrizketarekin lanaldi osoan daudenentzat.
  • Enpresara itzultzeko eskubidea ezinbesteko kasutan 6 urte aurretik, baldin eta “konpromisoen salbuespenak” ataleko ezinbesteko kausa bat justifikatzen bada.
  • Seigarren urtean langileak eskubidea izango du enpresan lanaldi osora bueltatu, enpresa utzi edo lan kontratua %50ean mantendu, zer egin aukeratzeko.
Dirulaguntza

Laguntza behin bakarrik ordainduko da, baserritarrari lehen ordainketa egiteko eskaeraren aldeko ebazpena eman ondoren: 30.000 euro.

Programaren sei urteak igaro ondoren

Baserritarrak erabakitzen du bere lan kontratuarekin zer egin:

  • Enpresa utzi.
  • Jatorrizko lan kontratua, %50eko jarduerako lan kontratuan bihurtu.
  • Enpresara %100ean bueltatu.

Baserritarrak ez badu ezer komunikatzen, langilearen jatorrizko lan kontratua, %50eko jarduerako lan kontratuan bihurtuko da.

Laguntzaren eskaera egiteko modua
  • Eskualdeko nekazaritza bulegoan: Nekazaritza ustiategiaren kokapenari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan, sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboaren bidez, horretarako dagoen berariazko inprimakia erabilita.
  • Internet bidez: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez, dirulaguntzen atarira sartuz sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboaren bidez, horretarako eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabilita.

Bilera informatiboak

Interesdunek informazioa bertatik bertara eskuratzeko eta edozein zalantza argitzeko, Gipuzkoako hainbat udalerrietan informazio bilerak antolatu dira. Hona hemen egingo diren saioen zerrenda:

Azpeitia

Urriak 22, asteartea

18:30, Basazabal Jauregiko auditorioa

Tolosa

Urriak 23, asteazkena

18:30, Kultur Etxea

Ordizia

Urriak 24, osteguna

18:30, Barrena Jauregia

Bergara

Urriak 29, asteartea

18:30, Udal Pleno Aretoa

Hernani

Urriak 30, asteazkena

18:30, Sandiusterriko Areto Nagusia

Elgoibar

Urriak 31, osteguna

18:30, Aita Agirre Kultur Guneko Areto Nagusia

Dirulaguntzen oinarria

GAO. 2024 Urriaren 18a

BMP izan nahi duzu?

Kontaktua

Informazio gehiago nahi baduzu, edota programan interesa baduzu, email bitartez jar zaitezke harremanetan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin:

bmp@gipuzkoa.eus