Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Nazioarteko III Flysch Organo Zikloa

Nazioarteko III Flysch Organo Zikloa

Kontzertuak Mutriku, Deba, Getaria eta Zumaian izango dira uztailean.

2018/06/26

Maria Jose Telleria Kulturako Zuzendariak, Santiago Banda organojoleak eta Javier Lekunberri oboejoleak Aldundiak sustatzen duen eta uztailean kostako zenbait herritan ospatuko den Nazioarteko III Flysch Organo Zikloa aurkeztu dute. Aurtengoan kontzertuetako batean Fritz Langen Metropolis proiektatuko da musikaz lagunduta.

Aurkezpenean parte hartu dute Mutriku eta Getariako alkateek ere, Jose Angel Lizardi eta Nika Lertxundik.

“Organoa, tresna ezezaguna den neurrian, ezagutzera eman nahi da, eta gure ondarearen balioa azalduz Gipuzkoako kultur eskaintza turistikoa erakargarriago bihurtuz. Azken honek bereizten du gainerako zikloetatik, ezohiko eta bereziki erakargarri bilakaraziz” adierazi du Telleriak.

Gipuzkoan dauden lehen mailako tresnei ikusgarritasun gehiago eman nahi zaie eta, kasu honetan, Getaria, Zumaia,  Deba eta Mutriku kostako herrietan. Beste diziplina batzuekin ere osatu nahi da organoa. Izan ere bere egokikortasunak musikari joera berriak ematea lortuko du. Era berean, organoa beste diziplina batzuekin osatu nahi da. Instrumentu moldakorra denez, ikuspegi berriak emango bait dizkio musikari.

Egitaraua

DEBA, 18/07/01, 20:00etan, Zine musikatua (Metrópolis, Fritz Lang) Andra Mari Eliza. Juan de la Rubiak pelikulari musika jarriko dio.

ZUMAIA, 18/07/06, 20:30tan, San Pedro Eliza. Esteban Landarten organo-kontzertua.

MUTRIKU, 18/07/14, 20:00tan, Andra Mari Elizan. Javier Lekunberri oboe joleak eta Raul del Toro órgano joleak onura kontzertua eskainiko dute AFAGIren alde (Alzheimer Gipuzkoa).

GETARIA, 18/07/22, 20:00tan, Salbatore Eliza. Santiago Banda órgano jolea eta Quinmmetal taldeak Haizea eta metalaren arteko nahastuko dute.

DEBA, 18/07/29, 20:00tan, Andra Mari Eliza. Montserrat Torrent (Barcelona, 1926) órgano jole handiak bere ibilbide luzearen azken aurreko kontzertua emango du.

Organoa, duen izaeragatik, ezin da seriean egin. Beraz, instrumentu bakoitza, artisau erara egindakoa, toki jakin batean jartzekoa da. Egileak ahalik eta soinu onena lortzea nahi du, gune arkitektoniko bakoitzak dituen baldintza akustikoen arabera, bai eliza batean, bai auditorium batean edo beste edozein tokitan.

Getariako organoa

A. Cavaillé-Coll organo egileak 1860. urtean egin zuen instrumentua Getariako San Salvador elizan dago kokatua; organoak 8 erregistro ditu eta estilo erromantiko frantsesean egina dago (garai hartan ohikoa zen bezala). Erregistro horiek eskuzko bi teklatutan eta pedaleko teklatu batean (garatu gabekoa) banatuta daude, eta akoplamenduz sortzen da soinua. Nahiz eta instrumentu txikia izan, erregistro bakoitzak aparteko kalitatea du.

Zumaiako organoa

Stoltz anaiek beste bitxi txiki bat utzi zuten Zumaiako San Pedro elizan. Organo hori ere estilo erromantiko frantsesean eraiki zen 1890. urtean, eta 15 erregistro ditu eskuzko bi teklatutan eta pedaleko teklatu batean banatuta. Instrumentu hori XVI. mendeko aurreko organoaren kaxaren barruan dago.  

Debako organoa

Gaur egun ere organoak eraikitzen dira. Gure garaiko ospetsuenetakoa den G. Grenzing enpresa organo-egileak Debako organoa egin zuen 2009. urtean, Santa Maria la Real elizan jartzeko. Instrumentu horrek 37 erregistro ditu eskuzko hiru teklatutan eta pedaleko batean banatuta. Organo hori eraiki zen, batez ere, musika barrokoa egiteko. Hala ere, erregistro bakoitzak duen soinu-kalitatea kontuan hartuta, beste garai eta estilo batzuetako musika entzuteko aukera ere izango da.  

  

1933