Mugikortasuna, Turismoa eta Lurralde Antolaketa
Departamentua
Mugikortasuneko Zuzendaritza Nagusiak helburu hauek ditu: mugikortasun jasangarria, garraio publikoaren erabilera eta intermodalitatea sustatzea. Kohesioa indartzen du; eta, ondorioz, aukera-berdintasuna. Horrez gain, hiriarteko autobus-zerbitzua optimizatzearen eta modernizatzearen alde lan egiten dugu, gutxieneko kalitate-estandarrak ezarriz eta Lurraldebusen bezeroentzako informazio eta arreta zerbitzu integrala sortuz. Era berean, Foru Sareko garraiobideak sustatzea dugu helburu, lurraldearen komunikaziorako eta loturarako funtsezko elementu jasangarria baita.
Bestalde, Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiaren jardun eremuan lurraldearen antolaketa eta kohesioa sartzen dira, eta Pasaiako badia pixkanaka berroneratzea lortzeko konpromisoa. Hirigintzari dagokionez, hirigintza-plangintza eta lurralde-informazioa sustatzeko eta gainbegiratzeko helburua dugu. Lurraldea sustatzeaz eta lurzorua eta ondarea kudeatzeaz ere arduratzen gara; halaber, Foru Aldundiaren eraikinen eraikuntzaz, birgaitzeaz eta kudeaketa teknikoaz.
Turismo Zuzendaritzaren asmoa da Gipuzkoa erreferente turistiko bihurtzea Euskadin, sortzen zaizkigun erronkei aurre egiteko eta turismo-eredu erresiliente, moderno eta lehiakor bat sortzeko politiken, ekintzen eta lidergo partekatuaren bidez. Turismo-eredu jasangarri eta orekatu bat, enplegua sortuko duena eta herrialdeko ekonomian eragin positiboa izango duena.
Aurrekontu partida
Mugikortasuna, Turismoa eta Lurralde Antolaketa, 2025an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
93.668.632 €
Exekutatua
% 17,21
Intereseko estekak
-
Mugikortasuna
-
Lurraldebus
-
Takografo digitala
-
Gidarien Gaitasun Agiria (GGA)
-
Oarsoaldeako proiektu aldatua
-
Turismo zuzendaritza
-
Gipuzkoa Turismoa
-
Gipuzkoako Behatoki Turistikoa
-
Lurralde Antolaketa
-
Pasaiako badiaren biziberritzea
-
Gipuzkoa 1:5000
-
Gipuzkoako hirigintzako plangintzaren erregistroa
-
Lurralde Plan Partzialen berrikuspenak

Azahara Domínguez
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Diputatua
Irunen jaio nintzen 1990ean. Soziologian graduatua naiz eta Irakasleen Prestakuntzako masterra dut. Nire jardun-eremu nagusien artean daude garraio publikoa hobetzea, eskualde guztietan haren erabilera eta lurralde barruko eta kanpoko konektibitatea bultzatzea, karbonorik gabeko garraio-eredu baterantz aurrera eginez. Lurralde-antolamendua eta kohesioa indartzea eta hobetzea, hirigintza-plangintza eta lurralde-informazioa gainbegiratzea. Gipuzkoa turismo-erreferente gisa kokatzea Euskadin, turismo-eredu iraunkor eta orekatua ezarriz.

Zuzendaritzak
Fernando Prieto
Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendaria
Zuzendaritza honen helburua da gure lurraldeko mugikortasuna antolatzea eta planifikatzea, garraio publikoari lehentasuna emanez.
Zuzendaritzaren webguneak
Lore Suárez
Lurralde Antolaketako zuzendaria
Zuzendaritza honek hainbat helburu nagusi ditu; lurraldearen antolakuntza eta kohesioa, hirigintza planen sustapen eta gainbegiratzea, lurraldearen sustapena, lurzoruaren kudeaketa eta Aldundiaren ondare higiezinaren kudeaketa.
Departamentuko aktualitatea

2025/04/11
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 199.000 euro bideratuko dira turismo-sektorean ekintzailetza sustatzeko, digitalizazioa laguntzeko eta turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak bultzatzeko, besteak beste. Gainera, turismo-sektorearen barruan ekintzailetza-proiektu berriak sortzeko dirulaguntzak ere emango dira.

2025/04/08
Gipuzkoak hobariak zabaldu ditu garraio publikoan urte amaierara arte
Azahara Domínguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) presidenteak jakinarazi duenez, astearte honetan egindako ezohiko batzarrak argi berdea eman dio 14 urtera arte (horiek barne) adingabeen doakotasuna zabaltzeari. Gainera, 25 urtetik beherakoek % 50eko deskontuak izaten jarraituko dute, eta garraio publikoaren gainerako erabiltzaileek % 40ko hobariak izango dituzte

2025/04/07
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradun ere badenak jakinarazi duenez, Bilman Bus emakidadunean egingo da lan hori, dagoeneko instalatuta baititu balidagailu berriak bere flota osoan, eta hemen ateratzen diren ondorioek Lurraldebuseko emakidadun guztientzat balioko dute, baita GGLA osatzen duten hiri-autobusentzat ere, balidagailuak aldatzen hasi baitira