*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Zeharkakoak      

 

14. Autonomiarako etxeko ekonomia

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Talde bakoitzeko partaide-kopurua: 10-20 pertsona 

Trebatzailearen disponibilitatea: Bere agendaren arabera

Trebatzailea:  Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutua   

 

Helburu orokorra:

  • Emantzipazio egoki bat izateko ezinbestekoa da etxeko ekonomia kudeatzen jakitea, baina ez da hain erraza, gune gutxi baitaude hori ikasteko. Ikastaro honetan etxeko ekonomia kudeatzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira.

 

Helburuak:

  • Aurrekontu-kontzeptua zer den jakitea.
  • Familia baten ohiko gastuari buruzko hausnarketa egitea.
  • Beharrezkoak diren eta ez diren gastuak bereiztea.
  • Aurrezki-kontzeptua zer den jakitea.
  • Fakturetan agertzen diren atalak zein diren jakitea.
  • Zerga mota desberdinak zein diren jakitea.
  • Argi-, ur-, gas- eta telefono-kontsumoaren gastua zein den jakitea ordainagiriak ikusita.
  • Gainzorpetze hitzak zer esan nahi duen jakitea.
  • Gainzorpetze-egoera bat identifikatzea.
  • Gainzorpetutako kontsumitzaileen ezaugarri komunak zein diren bilatzea.
  • Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak gainzorpetzea eragiten duten faktoreak zein diren jakitea.

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Diru-sarrerak
  • Gastuak:
    • Finkoak
    • Erosketak
    • Gastu aldakorrak
    • Ezustekoak
  • Gainzorpetzearen definizioa
  • Pertsona zorpetuaren profila
  • Gainzorpetzearen arrazoiak
  • Familia-aurrekontua, gainzorpetzea prebenitzeko tresna gisa
  • Familia-aurrekontua doitzea

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.