*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      1.  Zaintzak      

 

6. Menpekotasun psikologikoak

 

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Talde bakoitzeko partaide-kopurua: 10-20 pertsona 

Trebatzailearen disponibilitatea: Bere agendaren arabera

Trebatzailea: Ekintza Bibe

 

Helburu orokorra:

  • Gazteen arteko mendekotasunak aldatzen joan dira azken urteotan. Hamarkada batzuk lehenago drogomendekotasuna leku guztietan bazegoen ere, orain bestelako mendekotasunek hartu diote lekua, jokoak edo Interneteko erosketek, esaterako. Tailer honetan gazteekin menpekotasun berri horiei buruz hitz egingo da, gaia hobe ezagutuz gazteek euren burua babesteko aukera izan dezaten.

 

Helburuak:

  • Gazteak, prebentzioko hitzaldi horien bidez, joko arduratsuari buruzko kontzientzia sortzea
  • Informazioko eta prebentzioko hitzaldien helburua da jokoaren nahasmenduaren arazoa agerian jartzea eta horri buruz informatzea.
  • Errealitate hori gazteengana hurbiltzea.
  • Errehabilitatzeko zer baliabide aurkitu ditzaketen jakinaraztea.

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Ludopatia eta bestelako mendekotasun psikologikoak (erosketak, mugikorra, bideojokoak, lana, sexua, Internet…)
  • Emozioei eusteko laguntza.
  • Mendekotasun psikologikoak prebenitzeko orientabidea.
  • Jokoaren nahasmenduari buruzko baliabide alternatiboak.
  • Ohitura osasungarriak arazoak sortzen dituzten ohituren ordez.
  • Familiari eta ingurune hurbilenari arazoak sortzen dizkieten jokabideetatik datozen arazoei nola aurre egin.
  • Abstinentzia ausazko jokoetan.
  • Mendekotasun psikologikoei buruzko informazioa.

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.