*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Sexkuntza      

 

9. Sexualitatearen koloreak: intolerantziaren aurrean dugun erantzukizuna

 

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Talde bakoitzeko partaide-kopurua: 10-20 pertsona 

Trebatzailearen disponibilitatea: Bere agendaren arabera

Trebatzailea: Hiruki Larroxa

 

Helburu orokorra:

  • Trebakuntza honen helburu nagusia da gazteei tresna ahalduntzaileak eskaintzea, ikuspegi positibo, eraikitzaile era sortzailetik, sexu-aniztasunarekiko tolerantzia-ezari aurre egiteko. Tailerraren bidez lortu nahi da, besteak beste, parte-hartzaileek sexualitatearen dimentsio zabala eta sexu-aniztasunak barnebiltzen duena ulertzea, gizarte parekidearen balioak aztertu eta barneratzea, sexu-aniztasunarekiko tolerantzia-ezarekin lotutako jarrera eta jokabideak identifikatzen ikastea eta horri aurre egiteko berdinen arteko pedagogia eta jarrera eraikitzaileen beharra lantzea.

 

Helburuak:

  • Sexualitatearen dimentsio zabala eta sexu-aniztasunak barnebiltzen duena ulertzea.
  • Gizarte parekidearen balioak aztertzea eta barneratzea.
  • Sexu-aniztasunarekiko tolerantzia ezarekin loturiko jarrera eta jokabideak identifikatzen ikastea.
  • Sexu-aniztasunarekiko tolerantzia ezari aurre egiteko, berdinen arteko pedagogia eta jarrera eraikitzaileen beharra lantzea.

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Sexu-aniztasuna: denok barnebiltzen gaituen kontzeptua.
  • Sexualitateari loturiko eguneroko indarkeria motak eta hauen adierazpenak.
  • Ciberbullying sexualari aurre eginez: sareetatik saretuz.
  • Sexu-aniztasunarekiko tolerantzia-eza: ezjakintasuna eta desberdintasunarekiko beldurra.
  • Egunerokoan jarrera desegokiak desaktibatzeko estrategiak.

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.