*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Sexkuntza      

 

8. Sexualitatearen koloreak: sexualitatetik harremanak eraikiz

 

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Talde bakoitzeko partaide-kopurua: 10-20 pertsona 

Trebatzailearen disponibilitatea: Bere agendaren arabera

Trebatzailea: Hiruki Larroxa

 

Helburu orokorra:

  • Trebakuntza honen helburu nagusia da gazteei sexualitatearen dimentsio zabalean irizpide osasuntsuak eskaintzea, beren beharretan eta kezketan oinarrituta. Sexualitatearen ertz desberdinak kritikoki ulertzeko eta sexu-arloan etikoki jarduteko baliabideak jarri nahi dira haien eskura, aisiaren eremutik, sexu-heziketari loturiko oztopo zein beldurrak hautsiz. Sexualitatearekin loturiko gai batzuek gazteengan duten eragina ukaezina da: edertasun-eredu perfektuen ideia eta horren ondorioak, ligoteorako aplikazioetan harremanak abiatzeko moduak, sexu- eta genero-aniztasunarekiko erasoak, pornografiaren pisua, eta abar. Horregatik, tailerraren asmoa da, besteak beste, sexualitatea harreman erotikoez harago ulertzea, harreman-tipologia desberdinak modu onuragarrian kudeatzeko tresnak eskaintzea, eta sare sozial digitalek gorputza ulertzeko eran eta harremanetan duten eragina ezagutzea.

 

Helburuak:

  • Gazteei sexualitatearen dimentsio zabalean irizpide osasuntsuak eskaintzea.
  • Sexualitatearen dimentsio zabala harreman erotikoez harago ulertzea.
  • Harremanen tipologiak aztertzea eta modu osasuntsuan kudeatzeko tresnak eskaintzea.
  • Sare sozial digitalek gorputzaren ulerkeran, autoestimuan eta harremanetan duten eragina aztertzea.
  • Sexu- eta genero-aniztasuna lantzea.

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Sexualitatea: desira, autoezagutza, muga, adostasun- eta baimen-kontu bat.
  • Generoen arteko hierarkizazioa eta bere eragina sexualitatearen eraikuntzan.
  • Sare sozial digitalak: gorputz eta edertasun mota anitzak.
  • Sare sozial digitalak: digitalki garatutako harremanak errealitate analogikora igaroz.
  • Pornografiaren ulerkera gure gizartean: ikuspegi anitzak eta beren eragina.

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.