*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      1.  Zaintzak      

 

5. Suizidioa, hitz egin daiteke

 

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: 10-20 pertsona 

Trebatzailearen disponibilitatea: Bere agendaren arabera

Trebatzailea: Badabidebat

 

Helburu orokorra:

  • Gaur egungo gizartean suizidioak izugarrizko pisua hartu du, gazteen arteko heriotza modurik arruntena bihurtu delarik. Tailer honen bitartez suizidioaren inguruko tabuak apurtu nahi ditugu, gaiari buruz hitz egin eta horren inguruan zalantzak dituzten gazteak ahaldundu.

 

Helburuak:

  • Suizidioari buruzko hausnarketarako eta elkarrizketarako gune partekatua sustatzea.
  • Suizidioari buruzko mito faltsuak ezabatzea.
  • Suizidioari buruz dauden baliabideei buruzko zenbait tresna pertsonal eta informazio ematea.

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Taldearen eta ikastaroaren/tailerraren aurkezpena.
  • Zer emozio, sentimendu eta pentsamendu sortzen dizkigu suizidioaren gaiak?
  • Zer dakigu suizidioari buruz? Zenbat errealitate eta mito dago?
  • Nola antzeman dezaket eta lagundu ideia suizidak dituen norbaiti?
  • Eta ni banaiz ideia suizidak aurkezten dituena? Estrategia eta tresna pertsonalak.
  • Gure inguruan dauden baliabideak: prebentzioa, esku-hartzea eta postbentzioa.
  • Ondorio partekatuak.

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.