Taldea: Komunikazioaren indarra.  

 

Taldea ez da pertsonen multzo hutsa, elkartzean kideen arteko sinergia sortzen da eta gure izaera eta eragina handitu egiten dira. Baina horretarako garrantzitsua da taldean lan egiten jakitea, elkarren artean modu egokian komunikatzea gure lana eraginkorragoa izan dadin.

 

Ikastaro honen bitartez gazte-talde informal eta formalen barne-komunikazioa hobetu nahi da, talde horien kohesioa hobetuz eta eraginkortasuna areagotuz. Ikastaroak 9 orduko iraupena izango du.

 

Gaia: Taldea: Komunikazioaren indarra. 

DatakAtzeratuta

Ordua: 17:00etatik 20:00etara

Formatua: Aurrez aurre/on line

Hizkuntza: Gaztelaniaz (praktika ona euskaraz izango da).

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak. Aurrez aurreko 15 plaza egongo dira, eta
streaming bidez jarraitzeko, beste 15.

Ikastaroa emango duena: Asier Gallastegi   

Esperientziaren aurkezpena: 

 

* Unean uneko osasun gomendioen arabera, ikastaroa aurrez aurre (Gaztegune . Anoeta pasealekua 28, Donostia) egitetik guztia on line egitera pasa daiteke. Kasu bietan partaideak, irakaslea, edukia eta iraupena (totala) berberak izango dira.

 

 

 

Helburuak: 

  • Taldean lan egitearen garrantzia ulertzea.
  • Taldearen funtzionamendu egokia sustatzea.
  • Taldekideen arteko komunikazio eraginkorra sustatzea.
  • Gazte-talde berrien sorrera sustatzea.
  • Komunitate mailako sareak indartzea.

 

Programa: 

Prestakuntza-saio hauetan bereziki gai hauek hausnartu eta landuko dira:

● Taldean lan egitearen garrantzia.
● Talde motak.
● Taldekideen rol ezberdinak.
● Aniztasunaren kudeaketa.
● Sinergiak.
● Talde barruko komunikazioa.
● Komunikazio eraginkorra.

 

Metodologia: 

 

Ikastaroak 3 zati ezberdin izango ditu: hitzaldia, praktika ona eta dinamika. Lehen biak streaming bidez ere emango dira, bertaratu ez diren 15 gazteek ere jarraipena egin dezaten.

Dinamikak soilik bertaratutako gazteekin egingo dira. Irakasleak eduki ezbedinak azalduko ditu partaideen arteko eztabaida bideratuz. Hausnarketa teorikoa ariketa praktikoekin tartekatuko da, barneratutako edukiak gaitasun bihurtuz.

 

Praktika ona: 

  

 

Izen-ematea: