*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      1.  Zaintzak      

 

1. Zeure burua maitatzen ikasi

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: 10-20 pertsona 

Trebatzailearen disponibilitatea: Bere agendaren arabera

Trebatzailea: Ainhoa Urretagoiena  

 

Helburu orokorra:

  • Gaur egungo gizartean moldatzeko eta, orokorrean, gure bizitza ahalik eta egokien kudeatzeko, ezinbestekoa da gure burua ezagutu eta maitatzen ikastea. Gazteen ahalduntze-prozesuan onarpen pertsonalak berebiziko garrantzia du; aurrera egin ahal izateko lehen pausoa norberaren burua ezagutu eta maitatzen ikastea da. Ikastaro honetan landuko dena hori izango da: nola egin dezakegun nork bere burua ezagutu eta onartzeko.

 

Helburuak:

  • Gazteen artean onarpen pertsonala sustatzea
  • Nork bere burua ezagutzea
  • Nork bere gaitasunak eta gabeziak ezagutu eta etekina ateratzen jakitea
  • Norbere buruarekin pozik egotea

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Autoezagutzaren hiru dimentsioak: lengoaia, emozioak eta gorputza
  • Baloreak: emozionalak, etikoak eta pragmatikoak
  • Ongizate emozionala: emozioak eta gorputza, blokeo emozionalak, emozio aliatuak
  • Autokonfiantza, enpatia, elkartasuna, sormena eta irmotasuna
  • Erresiliente izateko oinarriak.

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.