*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      1.  Zaintzak      

 

2. Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi

 

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: 10-20 pertsona 

Trebatzailearen disponibilitatea: Bere agendaren arabera

Trebatzailea: Ainhoa Urretagoiena  

 

Helburu orokorra:

  • Osasuna eta bizi-kalitatea lortzeko ezinbestekoa da, gorputzaz gain, gure burua ere zaintzea. Pixkanaka osasun mentalak duen garrantziaz jabetzen ari gara, eta gaiari heltzeko ordua da. Tailer honen bitartez geure burua ulertzeari ekingo diogu. Dinamika ezberdinen bitartez auto-ezagutzaren bidea hartuko dugu, gure osasun mentala hobetzeko helburuarekin.

 

Helburuak:

  • Norberaren burua ulertzen ikasi osasun mental ona lortzeko bidean egoteko.
  • Osasun mentalaren garrantziaz ohartaraztea.
  • Gazteen auto-ezagutza sustatzea.
  • Emozioen ezagutza eta kudeaketa sustatzea.
  • Gazteak ahalduntzeko oinarria finkatzea.
  • Emozioei buruzko eztabaida gizarteratzea.

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Auto-ezagutza.
  • Ahalduntzea.
  • Egunerokotasunean komunikatzeko eta barrutik zein kanpotik hobeto egoteko tresnak.
  • Emozioak erregulatzeko tresnak; norberaren ongizaterako.
  • Auto-zaintza.
  • Norberaren ohiturak, denbora-kudeaketa, zaletasunak...
  • Norbere buruarekiko kontzienteago izan dadin, prebentzio gisa.
  • Elkarrezagutza lantzen da, harreman osasuntsuak eraikitzeko.
  • Agertzen diren ideia guztiak egunerokotasunean nola islatu daitezkeen ezagutu.

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.