*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gaitasun kritikoa      

 

15. Ekologia gazteen ikuspegitik (ONLINE)

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Talde bakoitzeko partaide-kopurua: Mugarik gabe, online 

Trebatzailea: Gorka Laurnaga  

Helburu orokorra:

  • Ekologia eta munduko etorkizuna aztertzea gazte-belaunaldi baten ikuspuntu batetik.

 

Helburuak:

  • Ekintzailetza ekosoziala sustatzea.
  • Gizarte-kolapsoaren arriskua aztertzea.
  • Jasangarritasunaren bideragarritasuna baloratzea.
  • Deshazkundearen aukeran sakontzea.

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  1. Krisi ekosoziala
    • Zer da?
    • Krisiaren hiru ardatzak
      • Larrialdi klimatikoa
      • Energia eta material eskasia
      • Bioaniztasunaren galera
    • Naturarekiko deskonexioa eta prometeismoa
  2. Gazteoi nola eragingo digu
    • Kolapsoa? Erronka Handiaren Mendea
    • Osasun Mentala
  3. Zein da gazteon erantzukizuna?
  4. Irtenbideak
    • Zein da gure “ekintza marjina”?
    • Zer aldatu? Trantsizioa eta desazkundea
    • Ze ekarpen egin dezakegu gazteok?

 

Metodologia:

  • Bideo motzen eta sare sozialen bitartez.