*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa      

 

Suizidioa prebenitu bizitza sustatzeko (BERRIA)

 

Hartzaileak: Haurren eta nerabeen gurasoentzat

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: mugarik gabe. / Tailerra: mugarik gabe.

Trebatzailearen disponibilitatea: Trebatzailearen agendaren arabera

Trebatzailea: Biziraun elkartea

 

Helburuak:

  • Saio honen helburu nagusia da suizidioaren fenomenoa gizarteari ezagutzera ematea eta, ahal den neurrian, gai delikatu honi buruz sentsibilizatzea.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Oinarrizko kontzeptuak.
  • Suizidioari buruzko zenbait datu.
  • Suizidioaren gaineko mitoak.
  • Arrisku-faktoreak, babes-faktoreak eta faktore eragileak.
  • Alarma-seinaleak.
  • Autolesioak.
  • Laguntza-baliabideak.

 

Metodologia:

Ordubeteko saio bat eta, ondoren, 30 minutu sor daitezkeen galderei erantzuteko.

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala

  • Ordenagailua, proiektorea edota pantaila, eta Internet