Haur eta nerabeen datuen eta irudien babesa 

 

Ikastaro honen bitartez haurtxoko eta gaztelekuetako, bai eta udalekuetako haurren eta nerabeen datuak babesteko prestakuntza eskaini da.

Sare sozialekin lotutako erabilpenak ikuspegi juridikotik aztertuta, norberaren irudiari lotutako eskubideak eta betebeharrak, eta datuak babesteko araudiaren arabera datuen zilegizko erabilera izan dira jorratu ziren edukiak.

 

Gaia: Haur eta nerabeen datuen eta irudien babesa.

Datak: urtarrilak 19 eta 21

Ordua: 9:00etatik 12:00etara

Formatua: Online

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak: Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko hezitzaileak.

Ikastaroa emango duena: Jon Turrillas Sabalza   

 

 

 

Helburuak:

 

  1. Plataforma ezberdinak erabiltzerakoan gutxieneko trebezia eta jakintza juridiko bat barneratzea.
  2. Hainbat eduki argitaratu edo erabili aurretik, juridikoki dauden ezarpenak eta baldintzak ezagutzea.
  3. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiei dagozkien Zuzenbideko araudia eta betebeharrak ezagutzea.

 

Programa:

Plataforma ezberdinak erabiltzerakoan gutxieneko trebezia eta jakintza juridiko bat barneratzea izango da helburu nagusia. Horretarako, zenbait legedi eta betebehar aztertuko dira egoera edo erabilera ezberdinetan. Hainbat eduki argitaratu edo erabili aurretik, juridikoki dauden ezarpenak eta baldintzak landuko dira. Edukiei dagokienez aplikagarri zaien Zuzenbidea ezagutu, aztertu eta praktikoki aplikatzea, besteak beste hurrengo arloak landuz:

 

  • Haur eta nerabeen datuen eta irudien babesa; testuingurua eta elementu nagusiak aztertzea eta azaltzea.
  • Sare sozialen arloan betebeharrak eta eskubideak aztertzea.

 

Metodologia:

 

Ikastaroak bi atal nagusi izango ditu:

  • Atal teorikoan, aztertuko dira aplikagarri izan daitezkeen legeak.
  • Kasu praktikoak, bertan, egunero suerta daitezkeen kasuak landuko dira, batez ere zalantzak.

 

* Saio hau Gaztematika sareko profesionalentzako izango da soilik.