Haurrei eta nerabeei ikuspegi emozional batetik harrera egiteko ikastaroa 

 

COVID-19ak eragin emozional handia izan du haur eta nerabeengan. Zer gomendio, aholku eta baliabide eskaini haurtxoko eta gaztelekuetako hezitzaileei ikasturtearen hasieran haur eta nerabeei laguntza egokia emateko?

 

Haurrei eta nerabeei ikuspegi emozional batetik harrera egokia egiteko lanketa egitea da tailer honen xedea, gune hezitzaile indartsuak eta esperientzia motibagarriak eskaintzeko. 

 

Gaia: Haurrei eta nerabeei ikuspegi emozional batetik harrera egiteko ikastaroa.

Datak: irailak 23 eta 30

Ordua: 9:30etik 11:30era

Formatua: Online

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak: Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko hezitzaileak.

Ikastaroa emango duena: Txemi Santamaria   

 

 

Helburuak:

 

  1. Pertsonaren dimentsio emozionala lantzeko beharrari buruz hausnartzea.
  2. Haur eta nerabeen behar sozioemozionalak ezagutzea.
  3. Emozioei buruzko lanerako jarraibideak eta tresnak eskuratzea.

 

Programa:

  • Hezkuntza emozionalaren oinarriak.
  • Gorputza: emozioen egoitza.
  • Autobehaketa oinarrizko gaitasun gisa. 
  • Oinarrizko jarrerak hezkuntza emozionalean.
  • Hezkuntza emozionalaren 4 urratsak: behatu-onartu-erregulatu-adierazi.
  • Hezkuntza emozionala testuinguru honetan aplikatzea haurrekin eta gazteekin.

 

Metodologia:

 

Metodologia esperientziala erabiliko da. Jardueren bidez, eduki-elementuak landuko dira. Lan-proposamena kontzeptualki finkatzeko hausnarketa teorikoak ere egingo dira.

 

* Saio hau Gaztematika sareko profesionalentzako izango da soilik.