Online bilerak egiteko dinamizazioa eta tresnak 

 

2021. urtean ere aurrez aurre biltzea zaila izaten ari denez, bilera gehienak online egin behar izaten dira. 

HNGen sustapen-arloko teknikari eta suspertzaileentzako 2020-2021eko prestakuntza-eskaintzan, online bilerak egiteko ikastaroa antolatu zen, horiek hobeto dinamizatu eta plataforma egokiena aukeratzen ikasteko . 

 

Gaia: Telelanean trebatu. Online bilerak egiteko dinamizazioa eta tresnak.

Datak: urtarrilak 27 eta otsailak 3, 10 eta 17

Ordua: 9:30etik 11:30era

Formatua: On line

Hizkuntza: Euskaraz

Hartzaileak: Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko teknikariak eta suspertzaileak.

Ikastaroa emango duena: Ainhoa Iribar Lizeaga  

 

 

Helburuak: 

 
  1. Online bilerak dinamizatzen ikastea.
  2. Plataforma egokia aukeratzen ikastea.
  3. Online bilerak egiteko tresna erabilgarriak ezagutzea.

 

Programa: 

  • Online bilerak egiteko gakoak.
  • Online bilerak egiteko plataformak eta teknikak. Bakoitzaren abantailak eta desabantailak: Zoom, Jitsi, Meet, Skype… 
  • Online bilerak dinamizatzeko aholkuak. 
  • Online bileretarako interesgarriak izan daitezkeen tresnak. 

 

Metodologia: 

Metodologia teoriko-praktikoa izango da. Ikasleek irakaslearen pantaila ikusiko dute eta modu horretan jarraituko dituzte klaseak. Galderentzat tartea utziko da eta ariketa txikiak ere proposatuko dira. 

 

* Saio hau Gaztematika sareko profesionalentzako izango da soilik.