Zoom-ek aldibereko interpretazioa eta transkripzioa automatikoki egiteko aukera eskainiko du datorren urtetik aurrera
Zoomek ezaugarri berriak iragarri ditu, bideo-bilerak eraginkorragoak izan daitezen eta tele-laneko kultura hibridoari laguntzeko. Pasa den irailaren 13an, Zoomek iragarri zuen denbora aldibereko hizkuntza anitzeko transkripzio automatikoa eta bideo-deien itzulpen automatiko gehituko dituela. Aldibereko itzulpen automatikoaren ezaugarri berriak hizkuntza-hesiak murrizten lagunduko du bideo-deietan. Iragarri dute 12 hizkuntzatan eskainiko dituztela ezaugarri berriak. Zoomek adimen artifiziala (AI) erabiliko du (algoritmoak eta makinen ikaskuntza) hiztun batek esaten duena testura transkribatzeko. Transkripzio automatizatua 30 hizkuntzatara hedatu nahi dute eta zuzeneko itzulpena beste 12 hizkuntzetara handitu hurrengo urtean.
Aldibereko itzulpen funtzioaren iragarpena Zoomek Kites itzulpen konpainia alemaniarra bereganatu eta bi hilabetera dator.
Irakurri albistea: https://gadgets.ndtv.com/apps/news/zoom-live-translation-transcription-12-languages-whiteboard-hot-desking-new-features-zoomtopia-2540824