Euskarabildua jardunaldietan zuzeneko euskarazko azpititulazioa txertatu zen
Iametzak, Argia eta Ametzagaiñarekin elkarlanean urtero antolatzen dituzten Euskarabildua teknologia jardunaldiak egin ziren Donostiako San Telmo museoan urriaren 27an. Aurten berrikuntza gisa, zenbait hitzalditan zuzeneko euskarazko azpititulazioa aplikatu zen. Languneren baitan hizkuntza teknologiak lantzen dituzten hainbat zentro teknologiko daude: Vicomtech, EHUko HiTZ zentroa eta Orai. Zehazki azken hori izan da Euskarabildua jardunaldietan euskarazko zenbait hitzaldi euskaraz azpititulatu ahal izateko beharrezko teknologia aplikatu duena. Zuzeneko azpitituluen txertatze hau ekarpen interesgarria izan da jardunaldien antolatzaileentzat, edukia momentuan edozein pertsonarentzat irisgarria egiten baita, ezintasunen bat duten hartzaileei begira ere edukia atzigarri bihurtuz.