The Kaleidoskope: gazteek albisteekin duten harremanaren jarraipen txostena

Hartzaile gazteek jarrera desberdinak erakusten dituzte albisteekiko. Reuters Institutuaren eta Oxfordeko Unibertsitatearen txosten honek albisteak jarrera horietara egokitzeko iradokizunak eskaintzen ditu. Audientziari inkestek, behin eta berriz desberdintasun handiak erakutsi dituzte adinaren arabera albisteen kontsumoan eta jokabideetan, batez ere talde gazteenek sare sozialekiko konfiantza handiagoa dutela erakusten dute. Era berean, erakusten dute gazteek albisteekiko interes gutxiago izan ohi dutela eta, askotan, komunikabide nagusiekiko konfiantza gutxiago dutela. Gazte askok modu selektiboan saihesten dituzte albisteak, joera hori izugarri handitu da azken urteotan, besteak beste, politika bezalako albisteek ez dutelako garrantzirik beren bizitzarako, tartean, etsigarriak direlako eta eragin negatiboa dutelako haien aldartean.

https://reutersinstitute.politics.ox.ac.uk/news/kaleidoscope-tracking-young-peoples-relationships-news