TicketBAI

Gure ekonomia bultzatzeko, lehiakortasun zintzoa sustatzeko eta guztion gizarte ongizatea hobetzeko iritsi da TicketBAI Gipuzkoara.

Zure tiketa TicketBAI plataforman dagoela egiaztatu nahi baduzu, eskanea ezazu QR kodea. Eta okerren bat antzematen baduzu zure tiket edo fakturan, jakinarazi hemen.

Zer da TicketBAI?

Online fakturazio sistema da TicketBAI, gure ekonomia digitalizatuko du eta gure lurraldea lehiakorragoa izatea ekarriko du.

TicketBAIren abantailak

Zerga arloko betebeharrak betetzea errazten du, fakturak eta tiketak egiteko TicketBAI softwarearen bidez.

Epe ertainean Ogasunarekin izango dituzun tramiteak erraztuko ditu, jasotako informazioarekin aitorpenen zirriborroak egin ahal izango baitira.

Aukera ematen du zure bezeroek jakin dezaten fakturaziotik eratorritako betebeharrak, Ogasunarekikoak, betetzen dituzula.

Arindu egiten du fakturen eta ziurtagirien igorpena, antolaketa eta erregistroa.

Zure negozioaren digitalizazioa ahalbidetzen eta sustatzen du.

TicketBAIrekin, zure faktura guztiak toki bakar batean.

Bezeroa bazara, edo fakturaren hartzailea, TicketBAIrekin bi modutan kontsulta dezakezu fakturaren egoera.

  1. tbai. egoitza. gipuzkoa. eus/qr/orrialdean TBAI identifikatzailea sartuta.
  2. Zure mugikorrarekin QR kodea eskaneatuta.

Eta fakturaren egilea bazara,TicketBAI Atarian sartu zaitezke eta TicketBAI obligazioarekin lotutako tramite guztiak egin ditzakezu.

  1. Sisteman jasotako fakturen kontsula
  2. FakturaBAI TicketBAI formatuko fakturak egiteko.
  3. Gailuko ziurtagiriak erabiltzen badituzu, sarbidea fakturak zure izenean bidaltzen dituzten gailuen kudeaketan.
  4. Komunikazioak eta jakinarazpenak.
  5. Sarbidea lotutako idatzietara lotutako idatzietara.