030 Zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

Pertsona fisikoek soilik komunikatu ahal izango dute beren helbidearen eta bestelako datu pertsonal, familiar eta harremanetarakoen alta edo aldaketa.

Zer aitortzen da?

  • Zergapekoen erroldan alta eskaera.
  • Zerga helbidea edota jakinarazpenetarako helbidea aldatu izanaren jakinarazpena
  • Aldatu izanaren datu hauek:
    • Interesatuaren datuak.
    • Harremanetarako datuak.
    • Familia egoeraren datuak, eta kasua bada, bizikidetza egoerari dagozkionak.
    • Datu pertsonalak eta harremanetarakoak lagatzeko klausula.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

Edozein unetan aurkeztu daiteke 030 eredua, aurkezteko arrazoia gertatzen den egunetik aurrera.

Eredua aurkezteko arrazoia bada zerga helbidea aldatu dela jakinaraztea, eta aldaketa hori gertatu bada behartutako pertsonaren zerga pertsonalari dagokion autolikidazioa aurkezteko epean zehar, aipatutako komunikazioa autolikidazio horretan ere egin daiteke.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Lotutako ereduak

036 Zentsu Aitorpena

Araudia

2/2024 Foru Agindua, urtarrilaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita 412/2014 Foru Agindua, uztailaren 7koa, zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko 030 aitorpen eredua onartzen duena.

444/2022 Foru Agindua, irailaren 15koa, zeinaren bidez aldatzen baita 412/2014 Foru Agindua, uztailaren 7koa, zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko 030 aitorpen eredua onartzen duena.

412/2014 Foru Agindua, 2014ko uztailaren 7koa, zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko 030 aitorpen eredua onartzen duena.