Hobariak, murrizpenak, kenkariak eta karga taula

Hemen eskematikoki adierazten dira zergadunaren hobari (lanarenak), murrizpen (oinarri ezargarri orokorrarena) eta kenkari (kuotarena) garrantzitsuenak. Horretaz gain, karga taula ere azaltzen da.

Lanaren hobaria

Hobari horrek kalkulatutako lanaren etekin gordina murrizten du jarraian adierazitakoaren arabera:

Orokorra:

Sarrerak – gastu kengarriak Hobaria
7.500 € 4.650 €
7.500 € eta 15.000 € bitartean 4.650 € - [0,22 [(Sarrerak – gastu kengarriak) – 7.500 €]
15.000 € 3.000 €

 

Oinarri ezargarrian lanetik ez datozen errentak konputatzen badira, eta horiek 7.500 eurotik gorakoak badira, hobaria 3.000 eurokoa izango da.

Minusbaliotasun kasuetako hobariaren handitzea:

  • %100: langile aktibo ezinduen minusbaliotasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65etik beherakoa denean.
  • %250: langile aktibo ezinduen minusbaliotasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65etik beherakoa denean, mugikortasun murriztua badute, eta orobat, langile aktibo desgaituen minusbaliotasuna %65ekoa edo handiagoa denean.

Oinarri Ezargarri Orokorraren murrizpenak

Mutualitateei, aurreikuspen plan aseguratuei, pentsio planei, 2003/41/EB Zuzentarauan araututako pentsio planei, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, enpresarien gizarte aurreikuspeneko planei eta mendekotasun aseguruei egindako ekarpenengatiko murrizpenak

Oinarri ezargarri orokorretik murriztu ahal izango dira zergadunak eta enpresak (zergadunaren alde) entitate horiei egindako ekarpenak eta kontribuzioak ondoko muga eta betekizunekin.

Orokorra –erretiratu arte- Mugak:

  • Bakarkako Muga: 5.000 € Zergadunak egindako aportazio guztien baturarentzat eta 8.000 € ekarpen guztientzat.
  • Guztizko Muga: 12.000 € guztira, Ekarpenak eta Kontribuzioak kontutan izanik (lehenik Kontribuzioak hartuko dira kontutan).

Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearentzako (2/2003 Legearen, maiatzaren 7koaren, arabera eratua) – Mugak:

  • Betekizuna: ezkontide edo izatezko bikotekidearen oinarri ezargarri orokorraren errentak 8.000 €
  • Muga: 2.400 €

Minusbaliatuentzako – Mugak:

  • 8.000 € (ahaideek egindakoak)
  • 24.250 € (minusbaliatuak berak egindakoak)

Kirolari profesionalentzat - Mugak:

  • 24.250 €

 

Murrizpena batera tributatzeagatik

Murrizpen hori aitorpena batera aurkezten denean egiten da.

  • Orokorra (senar-emazteak edo izatezko bikotea seme-alaba adingabeekin edo gabe): 4.590 €
  • Guraso bakarreko familia: 3.987 €
     

Zergaren karga taula

Orokorra:

Oinarri likidagarria Kuota Osoa Oinarri likidagarriaren gainerakoa Tasa (%)
0,00 € 0,00 € 16.940,00 € 23,00
16.940,00 € 3.896,20 € 16.940,00 € 28,00
33.880,00 € 8.639,40 € 16.940,00 € 35,00
50.820,00 € 14.568,40 € 21.750,00 € 40,00
72.570,00 € 23.268,40 € 27.940,00 € 45,00
100.510,00 € 35.841,40 € 33.470,00 € 46,00
133.980,00 € 51.237,60 € 61.340,00 € 47,00
195.320,00 € 80.067,40 € Hortik gora 49,00

 

Aurrezpena:

  • 2.500,00 euro arte 20%
  • 2.500,01 tik 10.000 arte 21%
  • 10.000,01 tik 15.000 arte 22%
  • 15.000,01 tik 30.000 arte 23%
  • 30.000.01 tik aurrera 25%

Kuota txikitzea 

Zergadunek, autolikidazio bakoitzean, 1.513 euro txikitu ahal izango dituzte karga eskala orokorra aplikatu ondoren ateratzen den oinarri likidagarrian.  

Kuotaren murrizketa gehigarria

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ordaintzen duten zergadunen zerga oinarri orokorra 30.000 euro edo gutxiago bada, 200 euro murriztuko zaie kuota 2022ko zergaldian, autolikidazio bakoitzeko.
Zergadunen zerga oinarri orokorra 30.000 euro baino gehiago eta 35.000 euro baino gutxiago bada, zerga oinarri orokorra 30.000 euroan murrizteak ematen duen zenbatekoa bider 0,04 egingo da, eta ateratzen den emaitza 200 euroko kuotari kenduko zaio, autolikidazio bakoitzeko.
Kuotaren murrizketa horrek urtarrilaren 17ko 3/2014 Fo ru Arauaren 74. artikuluko lehen marratxoan aipatzen den zenbatekoa gutxituko du, kuota osoa kalkulatzeko.

Kenkariak

Kenkari familiar eta pertsonalak

Ahaideengatik:

Lehenengoa                                    638 €
Bigarrena                               790 €
Hirugarrena                                1.332 €
Laugarrena                              1.574 €
Bosgarrena eta hurrengoak                           2.056 €
Adinagatiko gehikuntza: 6 urtetik beherakoa    368 €

 

Seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik: %15

Lehen seme-alabaren muga 191,40 €
Bigarren seme-alabaren muga 237,00 €
Hirugarren seme-alabaren muga 399,60 €
Laugarren seme-alabaren muga 472,20€
Bosgarren seme-alabaren eta hurrengo bakoitzaren muga 616,80 €

 

Aurreko ahaideengatik:

  • 306 € zergadunarekin bizi denean edo honek aurreko ahaidea bertan bizi dadin modu jarraituan egoitza bati diru kopuruak ordaintzen dizkionean

Ezintasuna izateagatik edo mendeko izateagatik

Zergaduna, aurreko edo ondorengo ahaidea, ezkontidea, izatezko bikote-laguna (2/2003 Legearen, maiatzaren 7koaren, arabera eratua) edo zeharkako ahaidea, laugarren mailaraino, hau barne, desgaitua denean edo mendekoa denean, edo 65 urteko edo hortik gorako pertsona desgaitua zergadunarekin bizi eta aurreko ahaide edo asimilatuen zerrendan sartuta ez dagoenean:

% 33ko desgaitasun edo handiagoa eta % 65 baino txikiagoa.  867 €

% 65eko desgaitasuna  edo handiagoa. Mendekotasun txikia (I. gradua)

1.224€
% 75eko desgaitasuna edo handiagoa, hirugarren pertsonen laguntzagatik 15 eta 39 puntu bitartean lortuta. Mendekotasun ertaina ( II. gradua) 1.428€
% 75eko desgaitasuna edo handiagoa, hirugarren pertsonen laguntzagatik 40 puntu edo gehiago lortuta. Mendekotasun handia (III. gradua) 2.040€

 

Zergadunaren adinagatik

Adinaren, Oinarri ezargarriaren (orokorra eta aurrezpenekoa) , murrizpena pentsio konpentsagarriengatik eta aukeratutako tributazio modalitatearen arabera aldatzen den kenkaria.

OINARRIA: Oinarri ezargarri orokorra + Aurrezpenaren oinarri ezargarria - Murrizpena pentsio konpentsagarriengatik

Banakako tributazioa aukeratu ez gero, kenkaria honako hau da:

Adina OINARRIA < 20.000 20.000 eta 30.000 arteko OINARRIA OINARRIA> 30.000
65 367 € 367 - 0,0367 x (OINARRIA -20.000)  0 €
75 668 € 668 - 0,0668 x (OINARRIA- 20.000)  0 €

 

Baterako tributazioa aukeratu ez gero, kenkaria honako hau da:

Adina OINARRIA< 35.000 OINARRIA > 35.000
65 367 € 0 €
75 668 € 0 €

 

  • Egoera pertsonal eta familiarraren zehaztapena
  • Zirkunstantzia pertsonalak zergaren sortzapen egunean dagoen egoera kontuan hartuz zehazten dira (normalean, abenduaren 31n).
  • Kenkari pertsonal eta familiarrak konputatzeko garaian, kalkulua ez da inoiz ere izango kenkariak aplikatzeko exijitutako zirkunstantziak gertatu diren urte naturaleko egun kopuruaren araberakoa.
  • Kenkarirako eskubidea sortzen duen pertsona hil bada, zirkunstantzia pertsonalak pertsona horren heriotza egunean dagoen egoera kontuan hartuz zehazten dira, kenkarien zenbatekoa egun horretara arte proportzionalki murriztu gabe.

Kenkaria desgaituaren ondare babestuari egindako ekarpenengatik

  • Pertsona desgaituen ondarea babesteari buruzko 41/2003 Legean araututako ondare babestuari egindako ekarpenek %30eko kenkaria dute. 3.000 eurokoa da urteko muga.

Ohiko etxebizitza errentan hartzeagatiko kenkaria

  • Orokorra % 20 - Muga: 1.600 €
  • 30 urte baino gutxiagokoak % 30 - Muga: 2.400 €
  • Familia ugaria % 25 - Muga: 2.000 €

Batera aitortzen denean muga hori ez da bikoizten.

Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria

Kreditu fiskala

  • 2012/01/01 Aurretik Erositakoak: 36.000 € zergadun bakoitzeko
  • 2012/01/01 Ondoren Erositakoak: 36.000 € zergadun bakoitzeko

Orokorra</p>

  • 2012/01/01 Aurretik Erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren: %18
  • 2012/01/01 Ondoren Erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren: %18

35 urtetik beherakoak

  • 2012/01/01 Aurretik Erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren: %23

30 urtetik beherakoak

  • 2012/01/01 Ondoren Erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren: %23

Familia ugariaren titularra

  • 2012/01/01 Aurretik Erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren: %23
  • 2012/01/01 Ondoren Erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren: %23

Ohiko etxebizitzan inbertitzeak duen kenkarien muga

  • 2012/01/01 Aurretik Erositakoak:Urteko kenkaria 2.160 eurokoa da gehienez. Familia ugarien kasuan edo zergadunak 35 urtetik baino gutxiago dituenean, 2.760 eurokoa da muga. Batera aitortzen denean muga hori ez da bikoizten.
  • 2012/01/01 Ondoren Erositakoak: Urteko kenkaria 1.530 eurokoa da gehienez. Familia ugarien kasuan edo zergadunak 30 urtetik baino gutxiago dituenean, 1955 eurokoa da muga. Batera aitortzen denean muga hori bikoizten da.

Etxebizitza-kontua

  • Epea: 6 urte.
  • Saldoa mugitzeko aukera dago, baina abenduaren 31 baino lehen berriro sartu behar da kontuan.
  • Zergaduna hiltzen bada saldoa ohiko etxebizitzaren erosketan inbertitzeko epea amaitu aurretik, kenkaria ez da galtzen.
  • Kenkaria: % 18 (edozein urtetan irekita dauden arren).

Kenkariak dohaintzengatik.

  • Orokorrean: %20
  • Lehentasunezko jarduerak: %30
  • Kultur mezenazgoa: %35

Dohaintzengatik aplikatzen den kenkariaren oinarriak ezin du gainditu zergaren oinarri likidagarriaren %30.

Kenkaria langileen sindikatuei ordaindutako kuotengatik eta alderdi politikoen aldeko kuota eta ekarpenengatik.

  • %20eko kenkaria.

Kenkaria inbertsioengatik eta beste jarduera batzuengatik

  • Zerga honen zergadunek portzentaje eta muga berdinekin aplikatu ahal izango dituzte sozietateen gaineko zergaren foru arauak aktibo ez-korronte berrietan egindako inbertsioak pizteko eta zenbait jarduera egitea sustatzeko V. tituluko III. kapituluan aurreikusten dituen kenkariak, baita hamabosgarren xedapen gehigarriak jasotakoak ere.

Kenkaria langileek beren entitate enplegatzailean parte hartzeagatik

  • %15a gizonezkoen kasuan eta %20 emakumezkoen kasuan
  • Urteko muga: 1.500 € gizonezkoa denean eta 2.000 € emakumezkoen kasuan
  • Muga osoa: 6.000 € gizonezkoa denean eta 8.000 € emakumezkoa denean

Kenkaria enpresa berrietan edo osatu berrietan inbertitzeagatik

  • %20ko kenkaria
  • Kenkariaren oinarria gehienez urteko 50.000 euro izango dira eta urteko gehienezko kopuru kengarriak ezin du gainditu zergadunari zerga honetan dagokion oinarri likidagarriaren % 10.

Kenkaria hazkunde ahalmen handiko entitateak finantzatzeagatik

  • % 30eko kenkaria  sorrera berriko entitate berritzaileak finantzatzeagatik
  • % 15eko kenkaria  hazkunde prozesuan dauden entitateak finantzatzeagatik
  • Urtean batera aplika daitekeen kenkariaren gehieneko oinarria 1.000.000 eurokoa izango da
  • Kenkari hau aplikatzeak ezingo du berekin ekarri urteko kuota likidoa zerga honen kuota osoaren 100eko 30 baino txikiagoa izatea

Kenkaria langileek entitateak eratzeagatik.

  • %10a gizonezkoen kasuan eta %15 emakumezkoen kasuan. 2022. urtean eratzen diren entitateei dagokienez, kenkari portzentajeak 5 puntu gehituko dira.
  • Muga osoa: 1.200 € gizonezkoa denean eta 1.800 € emakumezkoa denean. 2022. urtean eratzen diren entitateei dagokienez, aurrekoan aipatzen diren kopuruak 6.000 eta 8.000 izango dira hurrenez hurren.                                                                                                                                                                                                                                       

Ticketbai sistemaren ezarpena sustatzeko kenkaria.

  • % 30ko kenkaria kuota osotik.
  • Kenkariaren oinarria gastu eta inbertsioen zenbatekoaz osatuta egongo da.
  • Kenkariaren oinarriaren mugak: -  negozio zifraren zenbatekoa 500 euro edo gehiago denean, muga hauetatik txikiena izango da:

                                                                                           a) 5.000 euro.   

                                                                                           b) negozio zifraren zenbateko garbiaren 100eko 1a.

                                                                                                                                                                                               

                                                                       -  negozio zifraren zenbatekoa 500 euro baino txikiago denean, muga hauetatik txikiena izango da:

                                                                                             a) gastu  eta inbertsioen zenbatekoaz osatutako zerga oinarria.

                                                                                             b) 500 euro.      

      

Ohiko etxebizitzan eguzki energia elektrikoa hornitzeko inbertsioen kenkaria. 

 

  • Ordaindutako kopuruen %15 kenkaria aplikatu ahal izango da elementuen hauek eskuratzeko erabili direnean:

a) Teknologia Garbien EAEko Zerrendari buruz Eusko Jaurlaritzako dagokion sailak onartutako Aginduan definitzen diren ekipo osoak, betiere eguzki energia elektriko fotovoltaikoa ekoizteko moduko ekipoak badira. Aipatutako elementuetatik lortzen den energia zergadunaren ohiko etxebizitza energiaz hornitzeko erabili beharko da. Kenkariaren onuradunak bizi beharko du ohiko etxebizitza horretan, jabe, errentari, azpierrentari edo gozamendun gisa.
b) Entitateen funts propioetan bazkide, akziodun, elkartekide, partaide edo antzeko eran parte hartzea dakarten akzioak, partaidetzak edo beste edozein eratako tresnak, baldin eta entitate horien xede soziala, nagusiki, energia iturrien aprobetxamendu eraginkorragoa bilatzen duten proiektuak egitea bada.

 

  • Kenkariaren oinarria: a) letran aurreikusitako kasuan, egindako inbertsioen zenbatekoa eta  b) letran aurreikusitako kasuan, aipatutako entitateen funts propioetan parte hartzea dakarten tresnen eskurapen kostua. Energiaren kontsumoak eragindako gastuak ez dira inola ere kengarriak izango.
  • Zergadun bakoitzak hurrengo zergaldietan zehar kendutako zenbatekoen batura ezingo da izan 3.000 eurotik gorakoa.
  • Kuota osoa nahikoa ez izateagatik kentzen ez diren zenbatekoak hurrengo lau zergaldietan aplikatu ahal izango dira.
  • Kenkariaren onuradunak bizi beharko du ohiko etxebizitza horretan, jabe, errentari, azpierrentari edo gozamendun gisa.
  • Kenkaria aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira, gutxienez bost urteko epean:

a) hasieran aipatutako elementuetatik lortzen den energia zergadunaren ohiko etxebizitza energiaz hornitzeko erabili beharko da.

b)  jasotako elementuek kenkarirako eskubidea sortu badute, zergadunaren ondarean mantendu beharko dira.

c) zergadunak apartatu honetan adierazitako epean eduki dezakeen partaidetza, zuzenekoa zein zeharkakoa, ezingo da izan entitatearen kapital sozialaren edo haren boto eskubideen 100eko 10a baino handiagoa. Zergaduna familia unitate batean integratuta badago, muga hori aplikatzeari dagokionez, unitateko kide guztien partaidetzak hartuko dira kontuan.