Informazio interesgarria

 

2023 ekitaldian, 347 (hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena) ereduari buruzko araudian ez da aldaketarik izan, ondorioz, aurreko ekitaldiko betebehar berdinak mantentzen dira.

 

 

Laguntza bideotutoriala

 

 

  • 2022ko uztailaren 1etik indarrean dagoen TicketBAI betebeharrak, ez du salbuesten 2023ko ekitaldian hirugarren pertsonekin egindako eragiketei buruzko informazioa emateko betebeharretik (347 eredua).

 

  • 15/2022 Foru Agindua, 347 eredua  eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituenak, Ipar Irlandari, Erresuma Batuak esleitutako BEZeko IFZ, XI letrakin hasten dena, egokitzen da eta 347 eredua informatikoki ikusteko euskarri bidez aurkezteko modua kentzen da.

 

  •  BIH (Berehalako Informazio Hornidura) sisteman dauden zergadunek ez dute, urte horri dagokion, hirugarrenekin egindako eragiketen aitorpena, 347 eredua, aurkeztu behar, ondorengo kasuetan ezik:
    • BIHn dauden Administrazio Publikoek, hirugarrenekin egindako eragiketen aitorpena, 347 eredua, aurkeztu beharko dute, enpresari edo profesional jardueratik kanpo egiten dituzten ondasun erosketa edo zerbitzuen erosketengatik, baita emandako dirulaguntzengatik edota aurrekontu orokorren kargu ematen diren laguntzengatik edo Administrazio Publiko horretatik kanpo dauden erakunde edo organismoen bidez kudeatzen diren laguntzengatik.
    • 2023 ekitaldian zehar, Hileroko itzulketa erregistrotik edo Entitate Taldeen Araubidetik kanpo geratu diren zergadunak -hala ere, hileroko likidazio aldia duten enpresari edo profesionalak izan ezik-  Berehalako Informazio Hornidura sistematik kanpo geratzen direnez, hirugarrenekin egindako eragiketen aitorpena aurkeztu beharko dute, 347 eredua, BIHtik kanpo geratu direnetik burututako eragiketengatik.

 

  • 2023 ekitaldian, 3.005,06 euroko kopurua (bez eta errekarguak barne) gainditzen duten eragiketak aitortuko dira. Zenbatekoa, bez eta errekarguak barne hartuta zehaztuko da.

 

  • Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduak, abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuko 39. eta ondorengo artikuluen bidez onartuak, honako hau zehazten du:

1. 347 eredua aurkezteko betebeharra dute, beste batzuen artean:

  • Jabetza horizontaleko araubidean dauden jabeen komunitateak.
  • Hainbat izaera sozialetako entitate nahiz establezimendu pribatuak.
  • BEZaren araubide erraztura bilduta dauden zergadunek, faktura egitea dakarten salmentengatik eta kenkarirako eskubidea ematen dieten jasotako fakturengatik.

          2. Jabetza horizontaleko araubidean dauden jabeen komunitateek eta hainbat izaera sozialetako entitate nahiz establezimendu pribatuek aurkeztu behar duten 347 ereduaren edukiari buruz:

  • Jarduera enpresarial edo profesionaletik kanpo egiten dituzten ondasun edo zerbitzuen eskurapen orokorrak jasoko dituzte, izaera horretako jarduerarik egiten ez badute ere.
  • Ez dituzte aitortuko: kontsumo komunitariorako energia elektrikoa eta edozein motatako erregaiak hornitzeko eragiketak, ura hornitzeko eragiketak eta aseguruetatik eratorritako eragiketak.

          3. Herri administrazioetako entitateek emandako diru laguntzen, sorospen edo laguntzen berri jaso behar da aitorpenean, zenbatekoa edozein izanik ere. Era berean, 3.005,06 eurotik gorako diru laguntzak, sorospenak edo laguntzak jasotzen dituztenek  347 ereduan aitortu behar dituzte horiek

4. Aitortu beharreko informazioa hiruhilekotan banakatuta eman behar da, kasu hauetan izan ezik:

  • Balio erantsiaren gaineko zergaren kutxa irizpidearen araubide berezia aplikagarria zaien eragiketak egiten dituzten subjektu pasiboek 347 ereduan eman behar duten informazioa urte osokoa izango da, hiruhilekotan banakatu gabe.
  • Balio erantsiaren gaineko zergaren kutxa irizpidearen araubide berezia aplikagarria zaien eragiketen hartzaileak 347 ereduan eman behar duten informazioa urte osokoa izango da, hiruhilekotan banakatu gabe.
  • Jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legea aplikagarri duten entitateek 347 ereduan eman behar duten informazioa urte osokoa izango da, hiruhilekotan banakatu gabe.

          5. Balio erantsiaren gaineko zergaren kutxa-irizpidearen araubide berezia aplikagarri dute subjektu pasiboen kasuan, aitortu beharreko eragiketa bakoitzari buruz emango duten informazioa bikoitza izango da: urtean egindako edo jasotako fakturen kopuru osoa aitortu behar dute “Eragiketen urteko zenbatekoa” laukian; eta era berean, ordaindutako edo kobratutako eragiketen kopurua aitortu behar dute “Kutxa irizpidea aplikatuz sortutako urteko BEZ zenbatekoa” laukian.

          6. Beste eragiketa batzuetatik BEREIZITA aitortuko dira, besteak beste, eragiketa hauek:

  • Kutxa irizpidearen araubide berezira bildutako eragiketak. Bai araubide berezira bildutako subjektu pasiboek aitortutako eragiketak, bai araubide berezia aplikatu zaien eragiketen hartzaile diren subjektu pasiboek aitortutako eragiketak.
  • BEZaren araudiaren 84.Bat.2. puntuan jasotako eragiketak: subjektu pasiboaren inbertsioa gertatu denean.
  • BEZaren araudiaren eranskineko bosgarren apartatuan aipatzen diren eragiketak:  definituta dagoen aduanaz besteko gordailu araubideari lotuta edo lotzekoak diren ondasunei buruzkoak izateagatik BEZatik salbuetsiak dauden eragiketak.