Zuzenketa monetarioa 2021

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2021 urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1983 eta aurrekoak

2,584

1984 urtean

2,347

1985 urtean

2,166

1986 urtean

2,040

1987 urtean

1,943

1988 urtean

1,856

1989 urtean

1,767

1990 urtean

1,698

1991 urtean

1,642

1992 urtean

1,592

1993 urtean

1,578

1994 urtean

1,547

1995 urtean

1,477

1996 urtean

1,424

1997 urtean

1,400

1998 urtean

1,458

1999 urtean

1,405

2000 urtean

1,311

2001 urtean

1,292

2002 urtean

1,270

2003 urtean

1,252

2004 urtean

1,237

2005 urtean

1,214

2006 urtean

1,191

2007 urtean

1,150

2008 urtean

1,122

2009 urtean

1,110

2010 urtean

1,108

2011 urtean

1,094

2012 urtean

1,085

2013 urtean

1,078

2014 urtean

1,078
2015 urtean 1,072
2016 urtean 1,065
2017 urtean 1,046
2018 urtean 1,032
2019 urtean 1,019
2020 urtean 1,010
2021 urtean 1,000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.

Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.