Zuzenketa monetarioa 2022

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2022 urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1983 eta aurrekoak

2,627

1984 urtean

2,386

1985 urtean

2,203

1986 urtean

2,074

1987 urtean

1,975

1988 urtean

1,887

1989 urtean

1,797

1990 urtean

1,727

1991 urtean

1,669

1992 urtean

1,619

1993 urtean

1,605

1994 urtean

1,573

1995 urtean

1,501

1996 urtean

1,448

1997 urtean

1,424

1998 urtean

1,482

1999 urtean

1,429

2000 urtean

1,333

2001 urtean

1,314

2002 urtean

1,292

2003 urtean

1,273

2004 urtean

1,257

2005 urtean

1,234

2006 urtean

1,211

2007 urtean

1,169

2008 urtean

1,141

2009 urtean

1,129

2010 urtean

1,126

2011 urtean

1,112

2012 urtean

1,103

2013 urtean

1,096

2014 urtean

1,096
2015 urtean 1,090
2016 urtean 1,083
2017 urtean 1,064
2018 urtean 1,049
2019 urtean 1,036
2020 urtean 1,027
2021 urtean 1,020
2022 urtean

1,000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.

Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.