Zuzenketa monetarioa 2023

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2023 urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1983 eta aurrekoak

2,804

1984 urtean

2,548

1985 urtean

2,351

1986 urtean

2,214

1987 urtean

2,109

1988 urtean

2,014

1989 urtean

1,918

1990 urtean

1,843

1991 urtean

1,782

1992 urtean

1,728

1993 urtean

1,713

1994 urtean

1,679

1995 urtean

1,603

1996 urtean

1,546

1997 urtean

1,520

1998 urtean

1,582

1999 urtean

1,525

2000 urtean

1,423

2001 urtean

1,403

2002 urtean

1,379

2003 urtean

1,359

2004 urtean

1,342

2005 urtean

1,318

2006 urtean

1,293

2007 urtean

1,248

2008 urtean

1,218

2009 urtean

1,205

2010 urtean

1,202

2011 urtean

1,187

2012 urtean

1,178

2013 urtean

1,170

2014 urtean

1,170
2015 urtean 1,164
2016 urtean 1,156
2017 urtean 1,135
2018 urtean 1,120
2019 urtean 1,106
2020 urtean 1,097
2021 urtean 1,085
2022 urtean

1,034

2023 urtean 1,000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.

Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.