Gazte Oporraldiak 2025


Gazte Oporraldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak antolatzen duen udako programa da. Gipuzkoako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat izanik, bertan parte hartzen dutenek aukera izaten dute jarduera ludiko-hezigarriez gozatzeko.

Programa honen bitartez, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie gazteei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

Izena emateko datak:

  • Aurretiko izen-ematea:  martxoaren 18tik 28ra.
  • Erreklamazio-egunak: martxoak 31 eta apirilak 1.
  • Zozketa: apirilak 3 (emaitzak ikusgai apirilaren 4tik aurrera).
  • Izen-ematea: apirilaren 4tik 16ra bitartean.

Kontsultatu zozketako emaitzak!

 

Gazte Oporraldiak plazen zozketa 

 

Plaza tokatuz gero, izena emateko ikusi bideoa!

 

Izena eman!

 

 

Bi hizkuntza ereduren artean aukera daiteke.

  • Euskara: parte-hartzaileek beren taldekide zein begiraleekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Guraso edo tutoreek erabakita, euskara izango da parte-hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
  • Elebiduna: umeek euskara nahiz gaztelania erabili ahal izango dute.

Hizkuntza-eredua aukeratzerakoan umearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen dugu; izan ere, gaizki egindako hautaketak, aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezake.

Plaza-kopuruaren % 5 hezkuntza-premia bereziak dituztenentzat gordeko da. Foru Agindua eskuratu!. Leiho berrian irekiko da.

Kontsulta, kexa nahiz iradokizun bat egin edo zure iritzia utzi nahi baduzu, formularioa bete.

Behin betiko izen-ematea 

  • Noiz: Apirilaren 4tik 16ra.
  • Non:
    1. Online: izen-ematea on line egiteko identifikazio elektronikoa behar da (B@kQ...). Gure web orrian aurkituko duzu aktibatzeko beharrezkoa den informazioa. 
    2. Paperean: Gipuzkoako Foru Aldundiko Udako Programen Bulegoan (Gaztegune: Anoeta pasealekua, 28 - Donostia. Astelehenetik ostiralera: goizez itxita dago baina telefonoko arreta dago 10:30etatik 14:00etara. Arratsaldez, 16:30etatik 20:00etara, aurrez aurreko eta telefonoko arreta dago) .
  • Behin betiko izena emateko epea bukatu denean, zozketan plaza lortu duen norbaitek izenik eman ez badu, plaza horri uko egin diola ulertuko da.

Izena eman!

*Plaza guztiak apirilaren 3an banatuko dira jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez (emaitzak ikusgai apirilaren 4tik aurrera). Aurretiko izen-ematea online egin dutenek soilik kontsultatu dezakete plaza egokitu zaien ala ez Internetez. Izena bi edo hiruko taldean eman dutenen kasuetan izen-ematea egin duen pertsonak bakarrik ikusi ahalko du emaitza. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Udalekuetako bulegoarekin. (Tel. 943 445 980 - udalekuak@gipuzkoa.eus)

Harremanetarako

 

 
Leaflet | Map data © OpenStreetMap contributors, CC-BY-SA, Imagery © CloudMade

Helbidea

Gaztegune Anoeta pasealekua 28 20014, Donostia

Telefono zenbakia

943 445 980

Neguko ordutegia, astelehenetik ostiralera: goizez itxita.  Telefonoko arreta 10:30etatik 14:00etara. Arratsaldez 16:30etatik 20:00etara, aurrez aurreko eta telefonoko arreta.

Uztaila eta abuztuan, astelehenetik ostiralera: arratsaldez itxita. 9:30etatik 14:00etara aurrez aurreko eta telefonoko arreta.

Helbide elektronikoa:

udalekuak@gipuzkoa.eus