2024eko Ondarearen Europako Jardunaldiak: “Kulturaren bideak. Donde conecta la cultura”

"Kulturaren bideak. Donde conecta la cultura", aurten, Ondarearen Europako Jardunaldiek erakutsiko dute trukeek nola eraiki duten kultura-ondarea eta nola jarraitzen duten gaur egun ere eraikitzen. Azken batean, aukera paregabea da komunitateen arteko harremanek, loturek edo sareek kultura-ondarea sustatzen eta aberasten dutela erakusteko.

Programa ezagutu

Programa irisgarria ezagutu

Kanpoko osagaiek edo elementuek tokiko ondarearen jarraitutasunean eta aldaketan, tradizioan eta berrikuntzan eragina dute. Bertako zein kanpoko osagaiez osatutako gurutzaketa.

  • Ondasun materiala (arte-lanak, eraikinak, monumentuak, objektuak, gaiak…).
  • Ondasun immateriala (bertsolaritza, musika, dantza, gastronomia, kirola, jaiak, eskulangintza, usadioak, ezagutzak, teknikak…).
  • Kultura paisaia (hiri guneak, eremu arkeologikoak, gune historikoak, kultura-ibilbideak, toki sinbolikoak…). 

Ez dago kultura-ondarerik komunitaterik gabe. Hauek ondarearen eragile gisa aitortzeko aukera bat da.

Gipuzkoako herritarrek eta gizarte taldeek izandako hartu-emanek, bertan zein kanpoan, ondasun materiala eta immateriala eta kultura paisaia bideratu dituzte (pertsonaiak, elkarteak, erakundeak, gizarte mugimenduak…).
 

Kultura-ondarea dinamizatzeko ondare eragileen jarduerak ezinbestekoak dira. Haiek arteko sareek kultura-ondarea suspertzen dute (ondare-proiektu komunak, erakusketa ibiltariak, promozio kolektiboak, ikerketak eta ezagutzak partekatzea…).

Ondarea legatu bat da, etorkizunerako uzten dugun aztarna. Nor garen erakuts diezagukeen elementu bat. Ondarea transmititzeko beharra dago, inguratzen gaituen eta bizirik dirauen ondareari balioa emateko.

Ondarearen Europako Jardunaldien zortzigarren edizoan, zure unea iritsi da,  jaso duzun ondare baliotsu hori  ezagutarazteko, herritarrek eskuragarri izan dezaten eta etorkizun jasangarriagoa lortzen laguntzeko.

Ekainaren 4ra arte zure proposamena bidali dezakezu formulario honen bitartez.

Parte hartzeko gida kontsultatu

Datzi bulego teknikora: gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus edo gipuzkoa.oej@gmail.com.