Webgune hau hobetzeko galdetegia
Gogobetetze inkesta
Webgune hau hobetzeko galdetegia
Gogobetetze inkesta
Aitorpen eta idazkien prestaketa eta aurkezpena
Tramiteak Online
IFZaren eskaera, Zentsu aitorpenen informazioa, Zentsu laguntzailea ...
Autonomoentzat Gizarte Segurantzaren kotizazio-sistema berria
Kontsultatu zure datuak, Gizarte Segurantzak kotizazio-kuotak kalkulatzeko erabiltzen dituenak
Ogasun eta Finantza Departamentua Gipuzkoako Lurralde Historikoan zerga sistemaren araudiaz eta zergak kudeatzeaz arduratzen da, baita Foru Aldundiaren finantza sistemaren kudeaketaz ere. Bere egitura organiko eta funtzionala 10/2020 Foru Dekretuak arautzen du.
Ekonomia Itunaren Legearen arabera, Gipuzkoako zerga sistema osatzen duten zerga guztiak departamentu honek kudeatu eta biltzen ditu, beti kontuan izanik Euskadiko hiru lurralde historikoen arteko nahiz Estatuko gainerako zerga sistemekiko zerga koordinazioa, harmonizazioa eta lankidetzaren inguruko arauak.
Era berean, Ogasun eta Finantza Departamentuari dagokio eskualdatzen diren eskumen edota zerbitzuak baloratu, Europako Fondoak kudeatu, Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorrak egin, kudeatu eta horien jarraipena eta kontrola egitea, eta Tokiko eta Nazioz Gaindiko Erakundeei laguntza eta aholkularitza finantzarioa ematea.
Web gune honen bidez, zure zergekin lotutako tramite guztiak egiteko laguntza eta erraztasunak ematen zaizkizu. Herritar gisa edo enpresa baten ordezkari gisa ari bazara, profil bakoitzari egokitutako informazioa aurkituko duzu.
Dagoeneko erabilgarri dago ZergaBidea plataforman 2024ko ondare zerga aitortzeko simulazio programa.
Dagoeneko erabilgarri dago ZergaBidea plataforman 2024ko errenta aitortzeko simulazio programa.