Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Solasaldia. Entre algoritmos y primates...

2024/05/09 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasaldia, Garaikidetasunaren krisia zikloaren testuinguruan:

Entre algoritmos y primates: El contemporáneo cuestionamiento de la singularidad del ser humano

Gizakia agertu berria dela ikusarazteko, dibulgazio zientifikoak, batzuetan, unibertsoaren eboluzioaren etapak hiru orduko film batera eramaten ditu. Bizitza amaitu baino hogeita hamar minutu lehenago agertuko litzateke; animaliak, berriz, bost minutu lehenago. Eta gizakia? Segundo zati batean baino ez litzateke sartuko, hain da txikia ezen ikuslea ez bailitzateke horretaz ohartu ere egingo. Demagun baldintza horietan hondamendi batek giza espeziea desagerrarazten duela, adibidez, hiru milagarren urtean. Zientziak deskriba dezakeenaren ikuspegitik, kosmosaren bilakaeran frakzio efimero bat baino ez zen izango gizakia. Frakzio hutsal bat? Goazen pixkanaka. Gogoan hartzekoa da tarte horretan lekua izango zutela teknikak, zientziak, arteak, filosofiak eta baita ere pisu esanguratsua duenari eta hutsala denari buruzko galdera-erantzun mordo batek.

Víctor Gómez Pin, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritua da. Irakasle izan da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Venice International University-n. International Ontology Congress-en koordinatzailea da, duela hogeita hamar urtetik hona UNESCOren babespean antolatzen den kongresuarena. Hona hemen bere azken liburuak: El honor de los filósofos eta Tras la Física, Filosofía.

Partaideak: Víctor Gómez Pin; Javier Echeverría

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK