A-25 'Deskodifikatu' gosaria

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko indarkeria matxista digitalari buruzko lehen azterketaren aurrerapena aurkeztu du, Azaroaren 25aren harira antolatutako jardueren baitan. Aurrerapena lurralde osoko 30 neraberekin egindako topaketa batean aurkeztu da, non mezu eta jarrera matxistak desaktibatzeko hainbat gako eta tresna landu diren. Azterketa hau, inkesta anonimo batean oinarrituta, emakumeen aurkako indarkeria digitalaren forma berriak sakon aztertzeko ikerlan baten lehen urratsa da. Foru bozeramaile Irune Berasaluzek adierazi duenez, datuek "emakumeen aurkako indarkeria digitalaren inguruko errealitate kezkagarria islatzen dute, eta ikusi da plataforma digitalak eraso-espazio bihurtu direla". Parte-hartzaileen %38k Internet bidezko erasoak jasan dituztela aitortu dute, besteak beste, baimenik gabe jasotako eduki sexualak, zita-eskaeren presioa, mehatxuak eta irainak. "Egoera horiek errua, segurtasun falta eta estresa bezalako sentimenduak eragiten dituzte, indarkeria mota horiek duten eragin emozional sakona erakutsiz".

Komunikazioaren barnean: A-25 'Deskodifikatu' gosaria

Irudiak deskargatu

Behar dituzun irudiak hautatu edo album osoa deskargatu.

Kalitatea

Irudiak hautatu

Erlazionatutako irudiak