Deskodifikatu podcast

Gaur eguerditik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiak Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira grabatu den Deskodifikatu bideo-podcast berezia eskuragarri dago Aldundiaren YouTube kanalean (Gip.eus/deskodifikatu). Ekimen hau azaroaren 25erako antolatutako ekintzen barruan kokatzen da, eta ingurune digitalean erresistentzia antifeministak eta indarkeria matxista motak ikusaraztea du helburu, gazteei zuzendutako ekimen berezi sorta baten baitan. Ostegun honetan Aldundiko GUNEA espazioan grabatutako atalean parte hartu dute Aitziber Gredos eta Malen Altunak, Benetan zabiz? (EITB) podcast ezagunaren gidariek; Amancay Gaztañaga artista eta ekintzaileak; eta Eider Goiburu psikologo eta hezitzaile sexualak. Ainhoa Vitoria kazetariak aurkeztuta, emakumeek sare sozialetan dituzten bizipenei modu dinamikoan eta hurbilean heltzen die podcast-ak, feminismoaren aurkako diskurtso ezeztatzaileen inpaktutik hasi eta eremu digitalean hedatzen den indarkeria sinboliko eta fisikoa ere aztertuz.

Komunikazioaren barnean: Deskodifikatu podcast

57:14

Oharra

Azpitituluak sistema automatiko baten bidez sortu dira. Zerbitzuaren kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko lan egiten badugu ere, kontuan izan transkripzioan akatsak egon daitezkeela.

Webgunean bideoa txertatu

Bideoa deskargatu

Bideoa kalitate desberdinetan eskaintzen dizugu: HD, 720, 576 eta 240. Aukeratu behar duzun kalitatea eta deskargatu bideoa.

Kalitatea

Transkripzioa deskargatu

Bideoaren transkripzioak, automatikoki sortutakoak, eskura dituzu. Aukeratu nahi duzun formatua.

Formatuak

Itzulpena deskargatu

Bideoaren itzulpenak, automatikoki sortutakoak, eskura dituzu.

Erlazionatutako bideoak