Euskararen Eguna. Kontseilu ibiltaria Sara Etxean (Ataun)
Aldundiko Diputatuen Kontseilua Ataungo Sara Etxean elkartu da, Euskararen Nazioarteko Egunean. Urte luzez Joxe Miel Barandiaranen bizitokia izandakoan elkartu dira foru diputatuak. “Euskararen desafio zahar eta berriei elkarlanean ekiteko garaia da, elkar hartuz eta berrituz, aurrekoek egin zuten moduan” adierazi dute, Euskararen Nazioarteko Eguna 75. aldiz ospatzen dugun honetan.
Azpitituluak sistema automatiko baten bidez sortu dira. Zerbitzuaren kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko lan egiten badugu ere, kontuan izan transkripzioan akatsak egon daitezkeela.