Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Gipuzkoan MICE turismo jarduera sustatzeko laguntzen deialdi bat jarri du abian
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 155.000 euro bideratuko dira interes turistiko nabarmena duten eta kanpoan proiekzio mediatiko garrantzitsua duten azokak, erakusketak eta merkataritza-erakusketak antolatzen laguntzeko; interes turistiko garrantzitsua duten enpresentzako kongresu profesionaletan edo negozio-kongresuetan, konbentzio eta ekitaldietan Gipuzkoan jarduera turistikoak egiteko; eta gastronomiarekin zerikusia duten eta kanpoan proiekzio mediatiko garrantzitsua duten interes turistikoko ekitaldiak antolatzeko