Ramon Rubial Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak "Florencio Iracheta Quilez" eta "Guillermo Torrijos Goyarzu"ren biografiak aurkeztu dituzte astelehen honetan Gipuzkoako Foru Aldundian egin den prentsaurrekoan. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatu Goizane Álvarezek ondoan izan du Pedro Barruso Barés, II. Errepublikaren, Gerra Zibilaren eta lehen frankismoaren garaiko Euskal Herriko Historia Garaikidean espezializatutako irakasle doktorea. Ramón Rubial Fundazioko presidenteorde Blanca Roncalek ere parte hartu du aurkezpenean.
Azpitituluak sistema automatiko baten bidez sortu dira. Zerbitzuaren kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko lan egiten badugu ere, kontuan izan transkripzioan akatsak egon daitezkeela.