Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea

2024/04/13

-

2026/06/30

San Telmo Museoak euskal arteari eskainitako aretoan 100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea erakusketa aurkezten du, Peio Aguirrek komisariatua.

Arte historikoaren aretoan dauden euskal artearen hastapenetako lanei segida emanez, erakusketa honek joan den mendeko 20ko hamarkadatik gaur egunera arteko aldia hartzen du, sorkuntza garaikideari eta une honetan euskal artearen panoramaren parte diren artistei leku eginez. Hala, museoak bere erakusketa iraunkorraren amaiera markatzen duen 80ko hamarkadako muga gainditu du eta azken urteetan eskuratu duen ondare artistikoa ikusarazten du.

Erakusketa hau aretoaz harago, museoko beste gune batzuetara ere zabaltzen da, hala nola, sarrera, koroa, industrializazio aretoa eta dorreoia.

Bisita gidatuak

Komisarioaren bisitak, Peio Aguirre:

  • Apirilak 18, 18:00 (cas) + Maiatzak 2 , 18:00 (eus)
  • Dohainik, web bidezko erreserbarekin (bisita baino 15 egun lehenagotik aurrera).

Bisita gidatu programatuak:

Google Calendar-era gehitu

San Telmo Museoa

Museoak