Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Errezitaldia. Impromptu

2024/09/27 19:00 - 20:55

KMKko Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoa (DONOSTIA)

KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren barruan:

Impromptu

Juan Manuel Uría (Errenteria, 1976). Poeta eta artista plastikoa, Errenterian jaioa 1976an. Poesia liburu hauek argitaratu ditu: Puerta de coral, ¿Quién es Werther?, Transformaciones, Manzana de vaho, Las huellas del límite, Hablar porque la muerte, Lilith, Harria, K´amékuarhu haiku liburua eta La belleza fragmentada.
Atsotitz idazle gisa honako hauek argitaratu ditu: Dos por la mañana, La ciencia de lo inútil, poesiari eta sorkuntza poetikari buruzko hausnarketa, eta Dos por la tarde. Juan Antonio Palacios argazkilariarekin batera, Harria-La piedra argazki-liburua argitaratu du.
Azken argitalpenen artean, honako hauek daude: Infancia es lugar, haurtzaroari buruzko bere ikuspegia ematen duen genero sailkaezineko liburua, Apuntes sobre pintura, pinturari eta sorkuntza plastikoari buruz hausnarketa, eta Remiúrgica, José Luis Trullorekin lankidetzan egindakoa. Ángel Unzu musikariarekin batera, Impromptu disko-liburua argitaratu berri du. Artista plastiko gisa, bere liburuak eta beste egile batzuenak ilustratu ditu, eta bere lanaren zati bat ikusgai jartzen du aldizka.

Ángel Unzu. Guitarrista eta konpositorea, Iruñean jaio zen eta haurtzarotik Donostian bizi da. Zortzi disko ditu bere izenean editatuta, jatorrizko musikarekin, jazzaren, folkaren eta musika garaikidearen artean mugitzen dena. Batzuetan gitarra bakarrerako konposizioak dira, beste batzuetan hainbat formaziok babestuta azaltzen da: orkestra, big band, bikoteak, hirukoteak, edo Orain diskoa editatzeko erabili duen jazz-laukotea. 1995ean kontzertista bakarlari gisa egindako lana erakustearen alde egin zuen, bere konposizio berriak pixkanaka errepertorioan txertatuz.
Bestalde, hainbat euskal artisten 200 diskoren errealizazioan parte hartu du, interprete gisa eta, batzuetan, moldatzaile eta ekoizle gisa, eta horietako gehienen zuzenekoetan ere parte hartu du, gitarra, bouzukia eta perkusioa joz. Gainera, antzerkirako lan egin du, zenbait BSOtan interprete gisa, eta 10 pequeñas piezas para piano liburua argitaratu du.

Partaideak: Juan Manuel Uría, Ángel Unzu

(Hizkuntza: gaztelania)

Poetika zikloa José Luis Padrón eta Jon Obesorekin elkarlanean antolatzen da.

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK