Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Nestor Basterretxea eta San Telmo Museoa. Bilduma baten loturak

2024/10/04

-

2025/01/26

Nestor Basterretxearen (1924-2014) jaiotzaren mendeurrenaren harira San Telmo Museoak prestatutako proposamenak euskal artistaren sormen-unibertsoa jorratzen du, museoko erakusketa iraunkorrean txertatutako ibilbide baten bidez. Bertan, erakusgai dauden bildumen eta artistaren hainbat lanen arteko lotura erakusten da.

Euskal sortzaile garrantzitsu honi omenaldia egiteaz gain, haren sormen lanaren eta San Telmo Museoaren bildumako hainbat piezaren artean dauden loturak nabarmendu nahi dira, Basterretxeak bere lan estetikoa Euskal Herriko antzinako kulturarekin identifikatzeko duen interesean oinarrituta, lengoaia garaikide eta moderno baten bidez.

Artista polifazetiko honek jorratutako hainbat diziplina erakusten ditu ibilbideak: pintura, eskultura, diseinu grafikoa, diseinu industriala, ikus-entzunezkoak, eta abar.

Komisarioa: Miren Vadillo

Jarduerak

Google Calendar-era gehitu

San Telmo Museoa

Museoak