Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Proiekzioa. Il segno di Venere

2025/05/21 18:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Mosaico Italiano 5 zikloaren barruan:

Il segno di Venere
Franca Valeri-ri omenaldia
Dino Risi | 1955 | 100’  Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin (JBGA)

Cesira eta Agnese lehengusinak dira, eta elkarrekin bizi dira Erroman. Agnese ederra eta ikaragarria da, eta Cesira, berriz, ameslaria eta sentimentala, ez da oso ederra. Agnesek begirada guztiak erakartzen ditu, Cesira, aldiz, beti oharkabean pasatzen da. Hala eta guztiz ere, Cesirak bere bizitzako gizona aurkitu nahi du egun batean, eta, iragarle baten arabera, "Venusen zeinukoa" izango da. Franca Valeri eta Sophia Loren dira filmaren protagonistak. Franca Valeri gidoilaria ere izango da, eta horrek berretsi egiten du aktore komiko handia dela.

Aurkezle eta solasaldikideak: Francesco Roncaglia, Roberta Rega

(Hizkuntzak: euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)

Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK