Ekitaldia
Euskal Herriko VI. Aurresku txapelketa Gipuzkoar erara
2024/11/23 11:30 - 13:00
Parte-hartzea
15 urte aurten beteta dituzten 8 dantzarik parte hartuko dute.
Epaimahaia
Epaimahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko aditu hauek osatuko dute:
Jose Luis Vallejo
Maria Ferreiro.
Xabier Mendizabal.
Dantzak
Dantzariek honako dantza hauek egingo beharko dituzte:
Soinu Zaharra: Hiru hauen artean dantzariak aurretik aukeratzen duena:
Betronio handia.
Ehun dukat.
Graziana.
Aurkez aurke edo desafioa. Gipuzkoako edozein izan daiteke, dantzariak izena emateko orduan bere jatorria adierazi beharko du.
Zortzikoa.