Ekitaldia
Santa Luzia Azoka
2024/12/13 08:00 - 13:00
Abenduaren 13an, Santa Luzia egunean, egiten dute Gipuzkoako azokarik ospetsuenetakoa Zumarragan eta Urretxun. Hala ere, bi udalerriotan askotariko jarduerak (lehiaketak eta erakusketak, esaterako) prestatzen dituzte bezperan.
Hilaren 12an, arratsaldean, Arabako Errioxako Ardoaren Azokari ematen zaio hasiera Urretxuko Iparragirre plazan. Dozena bat upategi baino gehiagok urteko uztatik ateratako ardoa eramango dute Urretxura. Horietako askok, gainera, Arabako Errioxako Ardoaren Lehiaketan parte hartuko dute, eta izen handiko enologoek osatuko dute epaimahaia. Azokak biharamunean jarraituko du. Santa Luzia egunean goizean goiz jartzen dituzte postuak abeltzain, nekazari eta bestelako saltzaileek bi udalerriotan.