Ekitaldia
MintzaLagun Diálogos. El silencio a un paso del mundo
2025/05/22 19:00 - 21:00
KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, Mintza Lagun Diálogos zikloaren barruan:
El silencio a un paso del mundo
Ez dago isiltasun bakar bat, isiltasun asko baizik. Beraz, isiltasunaren historia luze bat idatz liteke, isiltasuna soinuaren aurkakoa ez izanik, ezta hizketaren ifrentzua ere. Ezagutza modua, hizkuntza isila, mundu zati bat, espazio sakratua, filosofiaren tokia; isiltasuna Aditzaren aurrekoa da, sorkuntzaren bezpera eta haren amaiera (Ramón Andrés)
Ramón Andrés (Iruña, 1955) poeta, saiakeragilea eta musika-ikertzailea da. Liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu aldizkari eta egunkari garrantzitsuenetan. Bartzelona Hiria saria (2006) eskuratu zuen Johann Sebastian Bach. Los días, las ideas y los libros lanagatik; Entsegu Sari Nazionala (2021) jaso zuen Filosofía y consuelo de la música lanagatik, eta Kritika Sari Nazionala (2020) Los árboles que nos quedan izeneko olerki-liburuagatik. Era berean, Estado Crítico saria jaso zuen 2015ean Semper dolens, Historia del suicidio en Occidente lanagatik, eta urte berean Kulturaren Vianako Printzea Saria ere jaso zuen bere lan osoagatik.
Partaidea: Ramón Andrés; Vilma Coccoz
(Hizkuntza: gaztelania euskararako aldibereko itzulpenarekin)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK