Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Informazio bilera. Ondarea eraikitzen

2025/04/07 09:00 - 10:00

GFAko Kultura Ondarea zuzendaritzak antolatutako informazio bilera:

Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura lelopean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuak ondare arkitektonikoarekin lotutako ekitaldiak antolatzeko proposamenak aurkeztera gonbidatzen ditu herritarrak. Ekitaldi horiek 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dute.

Programan parte hartuko duten jarduerak Gipuzkoa Kulturaren webgunearen bidez proposatu ahal izango dira, apirilaren 7tik ekainaren 1era, ondarea ezagutarazteko jarduera bat antolatu nahi duen edozein erakunde, talde erakunde, enpresa edo norbanakok, nor garen egiten gaituen hori deskubritzeko eta gozatzeko gonbita eginez.

Informzaio bilera honetan, ekimena zehatz-mehatz azalduko da, ondarearen jai honetara batzeko jarraibideak eta ideiak emango dira eta sortzen diren zalantza guztiei erantzungo zaie.

Gai zerrenda:

1. Ondarearen Europako Jardunaldien aurkezpen laburra
2. 2025 edizioko gaiaren aurkezpena, “Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura” 
3. “Gazte Ondarea: Gazteria ondarearen aurrean” txostenaren emaitzaren aurkezpena 
 
Bilerara etortzeko izena ematea derrigorrezkoa da, hurrengo estekan: https://forms.gle/12BrbjHtgVyMcc477

Partaideak: María José Telleria (GFAko Ondare zuzendaria), Carlos Olaetxea (GFAko Bildumen goi teknikaria), Ane Rotaeche eta Laida Canseco (Ondarearen Europako Jardunaldien Bulego teknikoa), Iker Arruti (Mondragon Unibertsitateko LEINN gradua)

(Hizkuntzak: euskara eta gaztelania)

Ikusi ekitaldiaren bideoa

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK