Ekitaldia
Hernaniko San Joanak
2024/06/14
-2024/06/27
Ekainaren 23tik 27ra, 72 ekintzak osatuko dute sanjoanetako jai egitaraua.
Ekainaren 15ean, larunbat honetan, sanjoanen iragarpena izango da XVIII. Preludioarekin. Aurten, aniztasun funtzionala duten hernaniarrek preludioaz gozatzeko aukera izan dezaten, lehenengoa ilara inklusiboa izango da. Aniztasun funtzionala duten herritarrek eta laguntzaile batek bertan jartzeko aukera izango dute hobeto entzuteko, ikusteko edo egoteko. Preludioa zeinu hizkuntzan ere emango da.
Urumea txaranga izango da aurten jaiei hasiera ematearen arduraduna. 25 urte bete ditu txarangak eta egindako ibilbidea eskertzeko izango dute herriko festei hasiera emateko ardura.
Musikak toki garrantzitsua izango du aurtengo jai egitarauan ere: Zetak, Eire, Bengo, Puro Relajo... taldeen emanaldiak izango dira, horien artean.