Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Errezitaldia. Haizearen Orraziaren sehaska-kanta

2024/10/24 19:00 - 20:30

Koldo Mitxelenak antolatutako errezitaldia:

Haizearen Orraziaren sehaska-kanta

Emanaldiak Chillidaren irudi ospetsuaren kanta izateaz gain, irudiarekin bat egiten duten bestelako elementuen gorazarrea izan nahi du, alegia, imajina bera biltzen dituen suarena, metalarena, urarena, harkaitzarena, lurrarena, eta jakina, elkar hartze sakonean, irudia itxuratuz joan zen irudigile edo eskultorearena. Hitza, txeloaren hala nola bestelako instrumenturen -shakuhachi, gopor tibetarrak…- bidez, girotuko dugu sentikari hauxe.

Partaideak: Pello Ramirez (cello), Andoni Salamero (olerkaria), Marta López de Gauna (artista)

(Hizkuntza: euskara)

Eskerrak eman nahi dizkiogu Marta López de Gaunari ekitaldia irudiztatzeko erabiltzen dugun irudia KMKri uzteagatik.

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK