Ekitaldia
Lumafest! III. edizioa
2024/09/12 18:00 - 21:00
GFAko Kultura Departamentuak antolatutako Gipuzkoako gazte literaturaren eta gazte sorkuntzaren jaialdia:
Lumafest! III. edizioa
18:00 Katixa Aguirre, Uxue Alberdi; Karlos Aretxabaleta
Katixa Agirre (Gasteiz, 1981)
Euskal idazlea
da. Helduentzako Sua Falta Zaigu (Elkar, 2007) eta
Habitat (Elkar, 2009) ipuin liburuekin ekin zion bere
ibilbideari. Paraleloki, umeentzako ere idazten hasi zen, hurrengo
liburuak argitara emanez: Paularen Seigarren Atzamarra
(Elkar, 2007), Ez naiz sirena bat, eta zer? (Elkar,
2009) eta Patzikuren problemak (Elkar, 2010). 2010ean Amaia
Lapitz arkeologo gaztearen saga abiatu zuen, orain arte hiru ale izan
dituena. 2015ean bere lehenengo eleberria argitaratu zuen Atertu
arte Itxaron (Elkar), hainbat hizkuntzatan argitara eman dena.
2018an Amek ez dute (Elkar) argitaratu zuen. Eleberri honek
nazioarteko arrakasta izan du eta aurten bere zine adaptazioa ikusi
ahalko dugu Mar Coll zinegilaren eskutik. 2022an argitaratu zuen bere
azken eleberria, Berriz zentauro (Elkar), fikzio
espekulatiboaren esparruan sartuz.
Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984)
Idazlea eta
bertsolaria. Kazetaritzan lizentziatua, literatura eta bertsogintza
ditu ofizio. Argitaratu ditu Aulki bat elurretan (2007,
Elkar) eta Euli-giro (Susa, 2013) ipuin-liburuak;
Aulki-jokoa (Elkar, 2009) eta Jenisjoplin (Susa,
2017) nobelak -111 akademia saria-; Kontrako eztarritik
(Susa, 2019) saiakera -Euskadi Saria- eta
Dendaostekoak (Susa, 2020) kronika literarioa. Haur eta gazte
literaturan ere hainbat liburu idatzi ditu, Maite Gurrutxaga
ilustratzailearekin batera egindako Besarkada liburuak Haur
eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso zuen 2016an. Azken
argitalpenak Surflaria komikia eta Belarriko
kilkerra kontakizun-liburua ditu.
Karlos Aretxabaleta (Kigali, 1990)
Txapel ezizenez ere ezaguna, euskal idazle eta eskalatzailea
da. Kigalin jaio zen, Ruandako (Afrika) hiriburuan, 1990ean.
Magisteritzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua, eta
euskara eta literaturako irakasle dihardu azken urteotan. Hurrengo
poesia eta narratibako liburuak argitaratu ditu: Hitz
Margotuak (2016); Sex-sua (Elkar, 2021); Izarrak eta
Haitzak /
Entre Estrellas y Montañas (Sua, 2024). Narrazio erotikoen
arloan dominak jaso izan ditu, kasurako, 'Arratiko Kalenturak'
lehiaketan (2019 eta 2020). Bestela, lorpenik adierazgarriena,
'Kaixomaitia' lehiaketaren lehen edizioan (2021) irabazle suertatu zen.
19:15 Amançai Gaztañaga, Urtzi Leonet; Ylenia Benito
Amancay Gaztañaga Sagarzazu (Guayaquil, 1980)
Komediantetzat du bere burua; herriz herri istorioak kontatuz eta
kantatuz bizi da. Eskolan hasi zen fikzioa idazten, andereño batek
fantasia gehiegi zuela esan zion arte. Hamar urtez antzerkia idazten
ibili da. 2017 urtean ernaldu zen Martin Martinaren istorioa
eta txikitako andereño aspergarriari kasurik egin gabe, bere baitako
mundu haiek guztiak paperean jartzeari ekin zion. Donostian bizi da
egun. 2021 urtean argitaratu zuen 39 lore antzerki liburua
(Susa). 2024an Martin Martina trilogia argitaratu berri du.
Instagram:@lagatadepandora X: @lagatadepandora Facebook: Amancay Gaztañaga.
Urtzi Leonet Santa Cruz (Astigarraga, 1982)
Sasi-geografo, sasi-arotz; egun euskara irakasle eta dantzari. Bikien
aita, Itzalen Dama du emazte. Bergarako Idazle Eskolan aritu
zen pare bat urtez buru-belarri, eta hari horri tiraka egin ditu lan
eta elkarlan gehienak. 2022 urtean argitaratu zuen Itzalen
Dama trilogiaren Herri margotua liburua (Elkar).
Patxi Bakallu trilogiaren ere bada egilea (Elkar 2022)
Instagram: @urtzi_leonet X: @UrtziL.
20:15 Luma Mikrokontakizune Euskarazko Kategoriko lehen eta bigarren sarien banaketa
20:30 Fandom Gunea: Liburuen sinaketa.
(Hizkuntza: euskara)
Osteguneko saioak KLAUSTROan izango dira (sarrera Gaztelubide kaletik)
Agenda KMK
Areto nagusia
Donostia