Ekitaldia
Lumafest! III. edizioa
2024/09/13 17:00 - 21:00
GFAko Kultura Departamentuak antolatutako Gipuzkoako gazte literaturaren eta gazte sorkuntzaren jaialdia:
Lumafest! III. edizioa
17:00 Liburu sinaketa Iria G. Parente eta Selene M. Pascual idazleekin
18:00 Iria G. Parente eta Selene M. Pascual
Iria G.
Parente (Madril, 1993) eta Selene M.
Pascual (Vigo, 1989) gazte literaturan
espezializatutako bi idazle dira, idazteari nola utzi ez dakitenak
(eta horretarako asmorik ere ez dutenak). Hogei lan baino gehiago
argitaratu dituzte, eta oso gustuko dutenez genero eta pertsonaia
berriak esploratzea, ez dute istorio berriak kontatzeari uzteko
inolako asmorik. Liburuetako batzuk dira Pétalos de papel, Anne
sin filtros edo Seremos el huracán, eta haien lana
zenbait hizkuntzatara itzuli da. Azken nobela, El eco del
destino, fantasiazko trilogia anbiziotsuaren lehen alea da. X:
@iriayselene Instagram: @iriayselene TikTok: @iriayselene
19:15 Nando López
Nando López (Barcelona,
1977)
Eleberrigile, dramaturgo eta Hispaniar Filologian doktorea
da. 2010ean finalista izan zen Nadal sarian La edad de la ira
liburuarekin; long-sellerra izan zen eta telesail arrakastatsu bihurtu
zen nazioartean; horrela hasi zuen bere ibilbide narratibo oparoa non
agertzen diren Los Elegidos, Presente imperfecto, Cuando todo era
fácil, El sonido de los cuerpos eta Hasta nunca, Peter
Pan. Zenbait sari jaso ditu: Arcoíris 2023 saria (Berdintasun
Ministerioak emanda), Triángulo Cultura 2022 saria eta Gran Angular
2020 saria La versión de Eric lanarekin. Bestalde, haur
literatura arloan ere idazle ezaguna da: Algo más que sexo, Las
durmientes, Cuál es lucha, Nadie nos oye, Por qué tiene que ser todo
tan difícil, El río de las primeras veces, El reino de las Tres
Lunas eta La leyenda del Cíclope idatzi ditu.
20:15 Luma Mikrokontakizunen Gaztelaniazko kategoriko Lehen
eta Bigarren Sarien banaketa.
20:30 Liburu sinaketa Nando López idazlearekin.
(Hizkuntza: gaztelania)
Agenda KMK
Areto nagusia
Donostia