Ekitaldia
Hitzaldia. Ernest Hemingway y Euskal Herria
2024/11/13 19:00 - 20:55
KM Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan:
Ernest Hemingway y Euskal Herria
Iñaki Sagarna Urzelaik Historian eta Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietako graduatuak ditu. Historiako Masterra egin zuen Boise State University-n eta egun, UEUko Irakaskuntza Masterra bukatu ostean, Bigarren Hezkuntzan lan egiten du Historiako irakasle bezala.
2021 urtean Jose Ignacio Tellechea Idigoras bekari esker Jose Ignazio Lizasoren biografia egin eta Euskal Gobernuak Gerra Zibil garaian Britainia Handian aurrera eramandako propaganda aztertu zuen. Era berean, Ernest Hemingwayen inguruko ikerketa lerroa 2019. urtean abiatu zuen. Hemingway in Idaho fellowship beka eskuratu zuen The Community Library-n, Hemingway-k bere buruaz beste egin zuen etxea kudeatzen duen erakundean, lan egiteko. Ketchum-en (Idahon) Idahoko euskaldun eta Hemingway-en arteko harremanak ikertzen hasi zen. Ordutik, Ernest Hemingway eta Euskal Herriaren inguruko harremanak ikertzen dihardu. Besteak beste, Euskal Herria Museoak 2021ean burutu zuen EH-EH erakusketa gauzatzen lagundu zuen, eta 2024ko uztailean Donostia eta Bilbo artean burutu den Ernest Hemingway eta Euskal Herria kongresuaren antolatzaile lanetan ibili da.
Partaideak: Iñaki Sagarna; Beñat Eguíluz
(Hizkuntza: gaztelania)
Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK