Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Proiekzioa. Non ci resta che piangere

2025/01/22 18:30 - 20:55

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Mosaico Italiano 5 zikloaren barruan:

Non ci resta che piangere
Massimo Troisi-ri omenaldia
Roberto Benigni, Massimo Troisi | 1984 | 107’  Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin (JBGA)

Zer esango zenioke Leonardo Da Vinciri, zer egingo zenuke errege katolikoen Espainian? Horixe da komedia italiar honetako protagonista diren Roberto Benigni maisuaren eta Massimo Troisi atezainaren patua. Filmak 40 urte betetzen ditu, eta 30 igaro dira Troisi ahaztezina hil zenetik. Hori dela eta, omenaldia egin nahi diogu.

Autoreek nazioarteko arrakasta lortu baino hamarkada bat lehenago grabatuta, Non ci resta che piangere filmak espazioan, denboran eta bizitzaren zentzugabekerietan egindako bidaia batera garamatza, eta horien aurrean negar egitea edo barre algaraka egitea baino ez dugu.

Aurkezle eta solasaldikideak: Sara Agnetti, Marcello Gisondi

(Hizkuntzak: euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)

Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK